EZ GAITU INORK GELDITUKO

Ez gaitu inork geldituko
Nork esan du,ezinezkoa da?
Nork onartu du,hori hala dela?
Zaila bada,ez da ezinezkoa,
zaila bada,badago lortzea
Eta eroriz ikasten bada oinez
has gaitezen bidea egiten.

Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko

Nork esan du, ez dago lortzerik?
Nork esan du, ez dut gaitasunik?

Zaila dena, zaila bada berez
guk ohi dugu zailago egiten
Eta ibiliz ikasten bada oinez
has gaitezen bidea egiten

Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko(BIS)

Bidairik luzeena,beti
pauso batez hasten da.

Ez gaitu inork geldituko
Ez gaitu inork geldituko(BIS)
 

Ez gaitu inork geldituko horrela dio abestiak, eta horrela abesten dute batzuek gaueko 20:00etan euren sustengua emateko ez bakarrik osasun-langileei, eta gu lasai egoteko lan egiten duten guztiei (supermerkatukoei, kale garbitzaileei…). Abestia Urtz taldearena da, oso talde ona! Letrari erreparatzen badiogu, badaude gauza interesgarri batzuk, azter ditzagun!

Nork esan du, ez dago lortzerik?
zaila bada,badago lortzea
Abestiko  bi esaldi hauetan ahalera adierazten da nominalizazioaren bidez. Horrela egiten dugunean hurrengo eskema jakin bati jarraitzen diogu, hemen badaukazue pare bat esaldi, ea kapazak zareten araua inferitzeko.
  • Zalaparta honekin ez daukat lan egiterik, banoa! Liburutegian  bai, inor ni molestatu gabe lan egitea daukat, hau plazer hau!

  • Hemen ez dago lan egiterik, bata hitz egiten, bestea zaratak egiten. Liburutegian, berriz, badago lan egitea, isiltasuna da nagusi.


ARAUA




Eta ibiliz ikasten bada oinez
Eta eroriz ikasten bada oinez
Bi esaldi hauetan, berriz, -Z  erabiltzen badugu ere, erabilera ezberdina da. Esaldi hauetan guztietan -Z erabiltzen dugu, esan zer adierazten dugun!
Hau eskuZ garbitu dut.                         ___________
EgurrEZ egin du kutxa.                         ___________
BihotzEZ eskertzen dizut emandako laguntza.            ___________ 
MendiZ joango gara.                         ___________
Egunero futbolAZ aritzeak ez ote du nazkatzen?         ___________
Hori eginEZ gero, damutuko zara                    ___________
AutoAZ gain motoa ere erosi du.                 ___________
Hitz eginEZ konbentzitu genuen.                    ___________
Hiru astEZ euskakaraz bizitzeko erronka            ___________
bide batEZ, batEZ beste,zaharraren zaharrEZ              ___________


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina