Hizkuntza eskakizunak

Zoritxarrez, gizartea titulitisak jota dabil, badirudi askoz garrantzitsuagoa dela hizkuntza eskakizun bat gainditzea euskara ikastea baino. Hala ere, ez dugu gai hau dominizatu behar, batzuek euskara ikasteaz gain, titulua behar dute lanerako, edota euren burua probatzeko.

Hizkuntza bat, hamaika titulu, normala da ikasleak galduta ibiltzea, horrexegatik hemen daukazue Eusko Jaurlaritzak argitaratutako tituluen baliokidetza taula.


 Norberak jakin behar du zein den egokiena berarentzat, edo zein behar duen lanerako. Baliokideak badira ere, ez dira erabat berdinak, titulu batzuk eskuratzeko, berezko azterketa bat egin behar da, eta azterketa hori egiteko, zenbait baldintza bete behar dira, hau zoramena! 

HABE: Euskaltegiaren bidez egiten da, badaude bi deialdi, lehenengoa itxia da, hots, ikaslea izan behar duzu; bigarren deialdian, berriz, deialdi itxia eta irekia, edonorentzat, daude.
IVAP: Administrazioko langileentzat, azterketa egin ahal izateko lanean edo lan-poltsan egon behar duzu.
OSAKIDETZA: Osakidetzako langileentzat, azterketa egin ahal izateko lanean edo lan-poltsan egon behar duzu. Gaur egun,Osakidetzak egiten zuen azterketa bertan behera utzi dute, eta IVAPeko azterketa egiten dute.
IRALE: Hezkuntzako  langileentzat, azterketa egin ahal izateko lanean edo lan-poltsan egon behar duzu.
EGA: Edonorentzat, bi deialdi daude, bata otsailean eta bestea irailean.
EOI: Hizkuntza eskolakoa, bi deialdi daude, lehenengoa maiatzean/ekainean; bigarrena irailean. 

Tituluak zertan datzan  jakiteko, Sustatu.eus orrialdeak infografia bat argitaratu zuen, nire ustez, oso argi ematen du jakin beharreko informazioa.



Informazio zehatzago eskuratzeko, hemen utziko dizkizuet esteka batzuk:
  1. HABE
  2. IVAP
  3. EGA
  4. HIZKUNTZA ESKOLA
  5. IRALE  
 Sarrera honi amaiera emateko, hemen duzue HABEren oinarrizko curriculuma, hor maila bakoitzean jakin behar duzuena azaltzen da.

Curriculuma
Curriculum-langaiak






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina