Aditz trinkoak vs. Aditz perifrastikoak

Aurreko sarrera batean, euskal aditza oso logikoa zela esan nuen, egia da, baina oinarriak ondo ikasi behar dituzue. Oinarri horien artean aditz trinkoak eta aditz perifrastikoak daude, baina zer demontre dira hitz potolo horiek? Emango dudan azalpena sinple-sinplea da, gehiago sakonduko baduzue, esteka batzuk jarriko dizkizuet.

1. Aditz perifrastikoak
Aditz perifrastikoak , nolabait esateko, aditz konposatuak dira. Aditz hauetan bi elementu daukagu: aditz nagusia eta aditz laguntzailea.
       Nik liburu bat irakurriko dut.
       Nik liburu batzuk irakurriko ditut.
Bi esaldi hauetan bi aditz daukagu:

       Aditz nagusia IRAKURRI
       Aditz laguntzailea DUT/DITUT
Bakoitzak informazio bat ematen digu, aditz nagusiak aditzaren esanahiaren (irakurri) eta aspektuaren (etorkizuna -KO) inguruko informazioa ematen digu; auxiliarrak, berriz, pertsona (1.sing.), zenbakia (singularra ala plurala) eta aspektua (orainaldia/iragana). Aspektuaz beste sarrera batean hitz egingo dugu.




2. Aditz trinkoak
Hauek bereziak dira, zergatik? Balio bikoitza dutelako, hau da, forma perifrastikoa eta forma trinkoa dutelako. Forma perifrastikoa dutenean, aurrekoek bezala jokatzen dute, aditz nagusia(trinkoa) eta auxiliarra; forma trinkoa dutenean, dagokien forman jokatzen dira.
    Perifrastikoa: ni mendira joan naiz (he ido al monte)
    Trinkoa: ni mendira noa (voy al monte)
Aspektua iraganekoa edo geroaldikoa denean, ez dago arazorik; orainaldian, aldiz, bereizketa bat egin behar dugu, ekintza puntuala bada forma trinkoa erabiltzen dugu, eta ekintza ohikoa bada, denboran errepikatzen denean, perifrastikoa.
   Ni mendira noa ( voy al monte)
   Ni astero mendira joaten naiz ( voy/suelo ir al monte)
Lehenengo adibidean, ekintza oraintxe bertan gertatzen da; bigarrenean, berriz, denboran errepikatzen da, normalean adberbio batek markatzen du ohikotasun hori.
 



Sareko Euskal Gramatika
EIBZ
Atalak





B1 mailako idazlanen lanketarako

B1 mailan ari bazara, seguruenik, zure idatziak hobetzeko proposamenak estimatuko dituzu.


Hiru taldetan daukazu materiala banatuta:
A) Multzo honetan idazlanak zuzenean eskaintzen dira (batzuetan idazlana hobetzeko proposamenak eginez).
B) Multzo honetakoak jarduera batean barruan daude txertatuta, azken ekintza gisara.
C) Multzo honetan HABEko azterketa-deialdietan erabilitako ereduak dituzu.


A) Azterketei begirako jarduerak

B) Idazlana proposatzen duten jarduerak

C) Azterketa-ereduak

Iturria: ikasbil

B2 mailako idazlanen lanketarako


B2 mailan ari bazara, seguruenik, zure idatziak hobetzeko proposamenak estimatuko dituzu.

 

Hiru taldetan daukazu materiala banatuta: 

A) Multzo honetan idazlanak zuzenean eskaintzen dira (batzuetan idazlana hobetzeko proposamenak eginez).


B) Multzo honetakoak jarduera batean barruan daude txertatuta, azken ekintza gisara.


C) Multzo honetan HABEko azterketa-deialdietan erabilitako ereduak dituzu.




A) Azterketei begirako jarduerak


B) Idazlana proposatzen duten jarduerak



C) Azterketa-ereduak


Iturria: ikasbil

C1 mailako idazlanen lanketarako

C1 mailan ari bazara, seguruenik, zure idatziak hobetzeko proposamenak jasotzen dituzten idazlan-eredu eta jarduera hauek interesatuko zaizkizu.


Hiru taldetan daukazu materiala banatuta

A) Multzo honetan idazlanak zuzenean eskaintzen dira (batzuetan idazlana hobetzeko proposamenak eginez).


B) Multzo honetakoak jarduera batean barruan daude txertatuta, azken ekintza gisara.


C) Multzo honetan HABEko azterketa-deialdietan erabilitako ereduak dituzu.


A) Azterketei begirako jarduerak

B) Idazlana proposatzen duten jarduerak

 Iturria: ikasbil

HABE azterketa

Gogoratu  gaur hasi dela epea HABEren azterketa egiteko matrikulaldi-epea, apirilaren 9tik-16ra arte.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak B2/C1 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:
  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian matrikulatuta egotea, 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, B2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan, 2018ko martxoaren 23rako, lehen deialdian; eta 2018ko irailaren 6rako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horretarako, euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: B2 mailan B2B2 kodea.
Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epean, gutxienez, azpimaila bat gaindituta badu eta euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora emaitza hori sartua badu.

Bestelako betebeharrak

B2/C1 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:
  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

B2/C1 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.
Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.
Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.
Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

EGUTEGIAK

2018ko lehen deialdiko egutegia
  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: uztailaren 11n

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2018ko lehen deialdia

Idazmeneko proba
  • Eguna: maiatzaren 12an
  • Ordua: B2koa 09:00 / C1ekoa:11:30
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
Mintzameneko proba (1)
  • Eguna:B2koa ekainaren 21ean, 22an ea 23an/ C1ekoa 28an, 29an eta 30ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo

Aditza

Aurrerantzean azalduko badugu ere, hiru.eus webgunean badago azalpen orokor bat, oso interesgarria ideia bat hartzeko. Oso zabalduta dago euskal aditza oso zaila delako mitoa, baina bai zera! Nire aburuz, euskal aditza ezin logikoagoa izan, egia da aditz asko daudela, gaztelaniaz baino gutxiago, baina guzti-guztiak ez dira erabiltzen, euskaraz ondo idazteko edo berba egiteko ez da beharrezkoa zinderraizkio bezalako aditzak erabiltzea. 

Euskararen adizkiak nahikoa konplexuak dira bertan informazio-kopuru handia bildua dagoelako, bai ekintzan parte hartzen duten elementuei buruz (subjektua, osagarri zuzena eta zeharkako osagarria), bai aspektuari buruz (burutua, ez-burutua, geroa), eta bai denborari buruz ere (oraina, iragana, baldintzazkoa).

Aditzak, oro har, beren partizipio-formaren arabera (jolastu) izendatzen ditugu. Aditz horren erroa jolas izango litzateke, eta halaxe agertzen da adizki potentzialetan (jolas dezakezu), edo aditz arazleak osatzerakoan (jolasarazi).

Adizkiak, jokatuak ala ez-jokatuak izan daitezke.

ADIZKI EZ-JOKATUAK

Aditzek jokatu gabe erabiltzen direnean ez dute denborarik eta pertsonarik adierazten, esate baterako: joan! Aditz horrek agindu bat adierazten du, eta ikus dezakegun moduan, ez du denbora-markarik (oraina, iragana eta geroa), eta ez pertsona-markarik ere (nor, nor-nori, nor-nork o nor-nori-nork). Aditz horrek, beraz, bere testuingurutik kanpo, oso informazio gutxi ematen digu aipatutako agindu horren inguruan. Agindu hori, gainera, adizki jokatu baten bidez ere eman genezake: joan zaitez! Horrek aurrekoak baino informazio gehiago eskaintzen du, badakigu orainean dagoela eta singularreko bigarren pertsonari (zu) zuzendua dagoela.

Adizki ez-jokatuak hiru eratara ager daitezke:
    Aditz-oina bakarrik: joan!
   Aginduak emateko.
   Galdera erretorikoak eta harridurazkoak egiteko.
   Errefrauetan.
   Kontakizunetan.
   Antzerkiko didaskalietan. 
Partizipioa: euskal partizipio zaharrarenen amaierak -i eta -n dira (ikasi, eduki, joan, edan...), eta -tu/-du partizipio-amaiera hizkuntza erromantzeetatik jasoa dugu. Gainera, -tu amaiera hori erabiliko dugu aditz berriak osatzeko (ligatu, nabigatu...). 
Aditz-izena: izen bihurturiko aditz hauek izen-sintagma osatuz ager daitezke, eta horregatik, kasu-markak ere har ditzakete. Zu etortzea nahi dut. Menditik ibiltzea gustatzen zait.


ADIZKI TRINKOAK


Aditz trinkoak aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen dira. Aditzaren informazio guztia hitz bakarrean biltzen dute: pertsona, ekintzaren esanahia, modua, tempusa eta aspektua. Esate baterako: noa, nindoan, dator, daukat, zatozte, zegoen.

Egungo euskaran sintetikoki jokatu daitezkeen adizkien kopurua nahikoa mugatua da, aditz perifrastikoen aldean. Euskaltzaindiaren arabera 24 inguru aditz sintetiko edo aditz trinko izango genituzke, eta horien guztien artetik, hizkuntza mintzatuan hauek lirateke arruntenak: egon, joan, ibili, etorri, izan, jakin, eduki, ekarri, eraman, esan, jakin; beste aditz trinko batzuk hirugarren pertsonan bakarrik dira arruntak (etzan > datzajarrio > dario, iraun > dirau) eta horietako batzuk hizkuntza idatzian edo hizkuntza landuan bakarrik erabiltzen dira. Aditz sintetiko edo trinko guztien partizipioak -i, -n amaiera dute, hots, aditz-amaiera zaharrak, eta aditz perifrastiko gehienen amaiera -du edo -tu da.


ADIZKI PERIFRASTIKOAK



Adizki perifrastikoak jokatu ahal izateko aditz laguntzaile baten beharra dutenak dira..

Era honetako aditz gehienak -tu /-du amaieraz baliatzen dira partizipioa osatzeko: aurki > aurkitu; lagun > lagundu; bila > bilatu

Baina badira, halaber, -i edo -n amaiera dutenak: sinetsi, bidali; jan, irakin.

Forma perifrastikoek aditz nagusi bat eta aditz laguntzaile bat dute.

Aditz nagusiak: aditzaren esanahia eta aspektua ematen digu. Lau eratara ager daitezke: aditz-oina (har), partizipio burutua (hartu), ez-burutua (hartzen) edo geroa (hartuko).

Aditz laguntzailea: aditzaren pertsona, tempusa eta modua adierazten du, esate baterako: naiz, nintzen, naiteke, nadin, dut, nuen, dezaket.
Aditz guztiek forma perifrastiko bat har dezakete, hau da, laguntzaile batekin jokatu daitezke, baina denak ezin daitezke sintetiko izan. Esate baterako, ibili bezalako aditz trinko bat hitz bakarrean (nabil) edo laguntzaile batekin (ibiltzen naiz) aurki dezakegu. Halere, aditz perifrastiko batek (apurtu) beti behar du laguntzaile bat jokatu ahal izateko (apurtzen dut).



ADITZEN ASPEKTUA, TEMPUSA ETA MODUA

Adizki perifrastikoetan bi zati bereiz ditzakegu: bat, aditz nagusia da, eta bestea, laguntzailea. Lehenak aspektua emango digu, eta bigarrenak, berriz, tempusa eta modua.

Aspektua

Aditz nagusiak honela adieraziko digu aspektua:

Aditz laguntzailea edin edo ezan sailekoa denean ez du aspektu-markarik eramango: etor daiteke, etor dadin, uler dezake, ekar ezazu...
Aspektu burutua. Ekintza burutua dagoela adierazten du eta aditz trinko gehienetan -i edo -n amaierak, eta aditz perifrastiko gehienetan -tu/-du amaierak adieraziko liguke hori: etorri da, jan duzu, sartu da, lagundu duzu.
Ez-burutua. Oraindik amaitu ez den prozesu baten ekintza adierazten du, eta aditzaren erroari -ten o -tzen gehituz lortzen da: egiten zuen, askatzen du.
Geroa. Geroaldia adierazteko aspektuaren bidez egiten dugu, aspektu-marka desberdinak erabiliz: -ko, -go izango da aspektu-markarik erabiliena (jango, eramango, aurkituko...), baina ekialdeko euskalkietan -en ere azalduko zaigu kontsonantez amaitzen diren aditz-erroei loturik (janen, eramanen...).
Aditz trinkoak bakarrik jokatzen direnean, ez dute aspektu-markarik. Esanahiari dagokionez, aditz zehaztugabeak eta puntualak dira, hau da, une jakin batean gertatzen ari den edo beti modu berean gertatzen den jarduera bat adierazten dute, esate baterako: Zarautz Gipuzkoan dago; nik badakit hori.

Tempusa

Euskal adizkietan hiru tempus aurkitzen ditugu: oraina, iragana eta alegiazkoa.

Oraina: ekintza-unea gertatzen ari den aldia (dator, du, dateke, dezake...).

Iragana: ekintza-unea baino lehenago gertatutakoari dagokion aldia (zetorren, zukeen, zatekeen, zezan...).

Alegiazkoa: balizko ekintzak adierazteko erabiltzen den aldia (litzateke, lezake, baletor, nekike...).
Geroaldia, euskaraz, ez da laguntzailearen bidez adierazten, aspektu-markaren bidez baizik,-ko, -go edo -en aditz nagusiaren oinari erantsiz. Aditz sintetikoen bidez bai oraina (nabil) eta bai iragana (nenbilen) adieraz ditzakegu, baina geroaldiko formak adierazteko, aditz perifrastikoetara jo beharra dugu (ibiliko naiz).

Sarritan, aditzaren denbora bat dator esaldiarenarekin, baina ez beti, eta horrexegatik, era honetako esaldiak ere aurkituko ditugu: Ni bihar ez nator klasera.

Modua

Modua solaskideak aditzaren ekintzaren aurrean hartzen duen jarrerari dagokio, eta moduaren ezaugarria aditz trinko jokatuan edo aditz laguntzailean aurkituko dugu. Horrela, ahalera, baldintza, ondorioa eta subjuntiboa bereiz ditzakegu.

Ahalera: zerbait gerta daitekeela edo egin daitekeela adierazten du, hau da, ahal bat. Laguntzaileari -ke modu-marka erantsiz osatzen da: Maria etor daiteke / etor liteke / etor zitekeen.
Baldintza: bete beharreko baldintza bat adierazten du. Laguntzailearen aurrean ba- morfema eskatzen du: Dirua izango banu... /  izan banu.

Ondorioa: baldintzaren emaitza adierazten du. Honek ere -ke morfema eskatzen du: Mendira joango nintzateke / joango nintzatekeen...

Subjuntiboa: aditzak adierazitakoa subjektibotasun kutsu batez islatzen da: Pozik jarri dadin oparia eman diot / Pozik jarri zedin oparia eman nion.



JATORRIA: 

EZINA, EKINEZ EGINA

Atzo gauean, martitzenero bezala, saio interesgarria izan zen Ur handitan-ena. Bertan, kanpotik Euskal Herrira etorritako lagun batzuen testigantzak ezagutu genituen, kanpotarrak izanda ere, euskara ikasi zuten eta gaur gutako edonor bezain euskaldunak dira. Nire ustez, meritu handia daukate, eta merezi duten errekonozimendua eman behar diegu, ez baita erraza egoera latz batean, kasu gehienetan diktaduran, den-dena uztea eta zoazen lekuan gizarteratzea, haiek ulertu zuten hemen biziko baziren, euskara ikasi behar zutela.


XX. mendeko erronka euskara ez zekitenek ikas zezaten izan zen; XXI. mendekoa, berriz, etorkinak euskarara erakartzea da. Geure gizartea gero eta anitzagoa da, ahaztu behar dugu 8 abizen euskaldun mitoa , XXI. mendeko euskaldunak hemen jaiotakoen seme-alabak ez ezik, hemen jaiotako etorkinen seme-alabak ere izango dira, horregatik euskararen garrantziaz ohartarazi behar diegu benetako gizateratzea nahi badugu. 
www.aniztasuna.eus 
Hemen daukazue zenbait esteka interesgarri:

Ergatiboa

Izen potoloa, bai! baina dirudien baino errazagoa da zer den ulertzea. Lehenengo eta behin, argi eduki behar dugu euskaraz, gaztelaniaz bezala, aditz intrantsitiboak ( osagarri zuzenik ez daukatenak) eta trantsitiboak (osagarri zuzena daukatenak) daudela.

Ni mendira joan naiz ( intrantsitiboa).
Nik babarrunak bazkaldu ditut (trantsitiboa).

Ergatiboa aditz trantsitiboei lotuta dago. Zergatik? Euskaraz, aditz trantsitiboen subjektua markatu behar dugulako ergatiboaren bidez. Nola markatzen dugu subjektua? -K ,ergatiboaren marka, subjektuari erantsiz.

Guk liburu asko irakurri ditugu.
Zuk ez dakizu zer egin.
Mikelek liburu bat oparitu dit.
... 

Esaldi hauetan ikusten dugunez, subjektua markatu dugu -K erantsiz. Ergatiboak lotura estua dauka nork kasuarekin. 

Ez da zaila, ezta? Arazoaren iturria, nire uste apalean, jatorrizko hizkuntzan datza, hots, gaztelanian. Ezagun da hizkuntza bat ikastea errazagoa dela jatorrizko hizkuntzaren funtzionamendua argi daukagunean, eta hori, zoritxarrez, ez da gertatzen, askotan errazagoa euskara zaila dela esatea gure gabeziak onartu baino. Baina esamoldeak dioenez: EZINA EKINEZ EGINA. 

Hemen daukazue E├▒autek egindako infografia bat, oso  lagungarria da, eta oso ondo azaltzen du noiz erabili behar  dugun -K eta noiz ez.




Euskararen ordena

Euskararen hainbat ezaugarrik euskara zaila dela pentsarazten diete ikasten ariten diren ikasleei, haietako bat ordena da. Gaztelania erreferentea hartuko dugu berba egiten dugun beste hizkuntza baita. Denok dakigunez, euskara eta gaztelania kontaktuan egon dira mendeetan zehar, horrek zenbait mailegu ekarri digu, batez ere lexikoan. Hala ere, bi hizkuntzen ordena neutroa ezberdina da, euskara  S O V hizkuntza da, gaztelania, berriz, S V O.

­čÖłEuskara:  Nik azterketa egin dut ( S= Nik, O= azterketa, V= egin dut )
­čÖŐGaztelania: Yo he hecho el exam├ęn  ( S= Yo, V= he hecho, O= el exam├ęn)

Subjektua normalean esaldiaren hasieran jartzen da; baina bien arteko diferentzia aditza eta osagaien kokapena da esaldiaren barruan. 



 Lehen aipatu bezala, hauxe da esaldiaren ordena neutroa, geroago ikusiko dugu beti ez dela horrela, galdegaia izenekoak ordena neutroa aldatuko du helarazi nahi dugun mezua azpimarratzeko, baina hori konplexuagoa da eta beste atal batean ikusiko dugu.