Ergatiboa

Izen potoloa, bai! baina dirudien baino errazagoa da zer den ulertzea. Lehenengo eta behin, argi eduki behar dugu euskaraz, gaztelaniaz bezala, aditz intrantsitiboak ( osagarri zuzenik ez daukatenak) eta trantsitiboak (osagarri zuzena daukatenak) daudela.

Ni mendira joan naiz ( intrantsitiboa).
Nik babarrunak bazkaldu ditut (trantsitiboa).

Ergatiboa aditz trantsitiboei lotuta dago. Zergatik? Euskaraz, aditz trantsitiboen subjektua markatu behar dugulako ergatiboaren bidez. Nola markatzen dugu subjektua? -K ,ergatiboaren marka, subjektuari erantsiz.

Guk liburu asko irakurri ditugu.
Zuk ez dakizu zer egin.
Mikelek liburu bat oparitu dit.
... 

Esaldi hauetan ikusten dugunez, subjektua markatu dugu -K erantsiz. Ergatiboak lotura estua dauka nork kasuarekin. 

Ez da zaila, ezta? Arazoaren iturria, nire uste apalean, jatorrizko hizkuntzan datza, hots, gaztelanian. Ezagun da hizkuntza bat ikastea errazagoa dela jatorrizko hizkuntzaren funtzionamendua argi daukagunean, eta hori, zoritxarrez, ez da gertatzen, askotan errazagoa euskara zaila dela esatea gure gabeziak onartu baino. Baina esamoldeak dioenez: EZINA EKINEZ EGINA. 

Hemen daukazue EƱautek egindako infografia bat, oso  lagungarria da, eta oso ondo azaltzen du noiz erabili behar  dugun -K eta noiz ez.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina