EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: BENETAZKO VS. BENETAKO / BETIRAKO VS. BETIKO


Beraz, hau da Euskaltzaindiak erabakitzen duena: idatz dadila euskara batuan benetako (eta ez benetazko). Ohiko/ohizko bikoteari dagokionez, Euskaltzaindiak, inolako aukerarik egin gabe, gogorarazi nahi du ohiko dela tradizioan nagusitzen dena eta Iparraldean gaur bizi den forma bakarra.

           Tartekatzen dugun Z hori soberan dago euskara idatzian.
 
Honenbestez, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak.

         Tartekatzen dugun RA hori soberan dago euskara idatzian.

Eta hemen badauzkazue praktikatzeko esteka batzuk:

EUSKALTZAINDIAREAN ARAUA: NOR/NORTZUK


Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten. Orokorki duten izaera markatua aitortzen zaie soil-soilik, eta modu horretan -forma markatu gisa esan nahi da- aurkezten, bai eta onesten ere.
Edonola ere, forma hauen deklinabideko paradigmak hauek dira: nortzuk, zertzuk, zeintzuk (abs), nortzuek, zeintzuek, zertzuek (erg), nortzuei, zertzuei, zeintzuei (dat), e.a.


Hemen badauzkazue esteka batzuk praktika dezazuen:


ADIITZ BEREZIAK

Euskaraz, beste hainbat hizkuntzatan, badaude aditz problematiko batzuk: aditz bereziak. Baina zergatik bereziak? Logikaren arauak urratzen dituztelako, askotan logikak esaten digu aditz batek kasu  batekin erabili behar dugula, baina bereziak denez, eskatzen du beste kasu bat, adibidez:
      Logikak diosku itxaron aditzarekin nor-nork erabili beharko 
      genukeela, baina zer-nori-nork erabili behar dugu.
           🜹 Hemen itxarongo zaitut.
          🌞 Hemen itxarongo dizut.



Esteka hautan badauzkazue teoria eta ariketa batzuk praktikan jar dezazuen.

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: NORNAHI,ZERNAHI


Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatz daitezela: zernahi, nornahi, nornahik, nolanahi, noranahi e.a.

galdetzailea+NAHI (zernahi)

Aldiz, lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik), edo marratxo baten bidez bereziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz daitezke.
                                        galdetzailea+NAHI (nonahi)
galdetzailea – NAHI (non-nahi)

Bukaerak zeintzuk diren gogoratzeko, filosofia klaseak hartu gogoan: KaNT  


Hemen badauzkazue esteka batzuk praktika dezazuen:

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: HAU GUZTIA


Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du hau guz(t)ia, bide hartan guz(t)ian, horiekin guz(t)iekin eta kidekoak hobestekoak direla batasunaren izenean. Eta orobat gauza hauek guz(t)iak eta honen kidekoak. Beraz, hau guz(t)ia eta guz(t)i hau esapideen artean, lehena da hobesten dena. Eta berdin gertatzen da bide hartan guz(t)ian / bide guz(t)i hartan, horiekin guz(t)iekin / guz(t)i horiekin eta hauen antzeko bikoteetan. Denetan lehen aldaera da hobestekoa.

Zein da arazoa?
Bada, kalko okerra jotzen dugula egitura hau erabiltzen dugunean, hau da, gaztelaniaz erabiltzen dugun egitura erabili dugu, baina euskaraz ordena alderantzizkoa da.
      Gaztelaniaz: Todos esos no saben de que hablan ( Todo + demostrativo)
       Kalko okerra: Guzti horiek ez dakite zertaz egiten duten berba (Guzti + erakuslea)
      Zuzena: Horiek guztiek ez dakite zertaz egiten duten berba (Erakuslea + guzti)

Ordenaz gain, kontuan hartu behar dugu elementu biak deklinatzen direla bai zenbakian ( singularrean ala pluralean), bai kasuan (bietan deklinabide marka bera jarri behar dugu)
      Etxe hauetan guztietan egon gara.
      Horrekin guztiarekin ezer gutxi egin dezakegu.


Eta hemen esteka pare bat praktika dezazuen:
1. ariketa
2. ariketa

HUTS IZENONDOA

Huts izenondoak oso erabilera desberdinak izan ditzake. Alde batetik, beste edozein izenondo bezala erabil daiteke, testuinguruaren arabera esangura desberdinak har ditzakeelarik. Hona hemen zenbait adibide:
Nik kafe HUTSa hartzen dut.
Hau ez da lurrina, alkohol HUTSa baizik.
Zertarako behar duzu botila HUTS hori?
Poltsa HUTS hori zurea da?
Hala ere, zenbaitetan, izenondoekin erabiltzen da balio enfatikoarekin, oso, guztiz edota izugarri maila-adberbioen antzeko esangura hartzen duelarik orduan. Adibidez:
Xabier on HUTSa da, ezta?
Horri ez esan, alfer HUTSa da eta.
Andoni gezurti HUTSa da.
Beste zenbaitetan, hauetan ere balio enfatikoarekin, izen batekin erabiltzen da, «besterik ez, baino ez» esapideen esangura hartzen duelarik. Adibidez:
Mikel nerbio HUTSA da.
Hori gezur HUTSA da.
Izenondo hau aditz-izenarekin ere erabil daiteke. Adibidez:
IkusTE HUTSarekin igarri zion zer zeukan.
Bere ahotsa entzuTE HUTSak itzelezko poza eman dit.
Nahi izaTE HUTSak ez du ezertarako balio.
Bestalde, huts izen gisa ere erabil daiteke, «zero», «materia hutsa» edo «ezereza» adierazten duelarik orduan. Adibidez:
HUTSean (ezerezean) geratu da dena.
Unibertso osoa HUTSetik sortu omen zen.
Nola geratu dira azkenean? Hiru eta HUTS.
Azkenik, huts hainbat esapide eginetan ere aurki dezakegu. Adibidez: 
Esku-HUTSIK etorri naiz.
Zer egiten duzu OINUTSIK dagoen hotzarekin?
Sekulako hotza egin arren, MAKUTSIK (mahuka-hutsik) atera da.
Penalti bat HUTS EGIN dute, eta HUSNA geratu dira. 
HUTS EGIN dut gaur goizean.
Eta HUSKERIA horregatik haserretu dira?


NOREN BURUAN

Bihurkarietan izaki berari erreferentzia egiten dioten bi izen-sintagma daude, hau da, ekintzaren egilea eta hartzailea pertsona bera da.Euskaraz perpaus bihurkariak adierazteko izenordain indartuen genitiboa + BURUA egituraz baliatzen gara. 
Nik NEURE BURUA zaindu behar dut.
. Egitura hau deklinatu egin daiteke:
BERE BURUAREKIN hitz egiten omen du.
Guk GEURE BURUA eskaini dugu laguntzeko.
Zu ZEURE BURUAZ arduratu!
NEURE BURUARI galdetzen diot zer egingo dudan.

. Gogoan izan izenordain indartuen genitiboa erabili behar dela beti: neure, zeure, bere, geure, zeuen, euren.

. Hala ere, zenbait aditzekin beste egitura bat erabiltzen da bihurkaritasuna adierazteko: garbitu, dutxatu, orraztu, jantzi, apaindu, prestatu, aurkeztu.
Orraztu zara? Dutxatu naiz.
Berehala jantziko naiz Oraintxe apainduko naiz.

OHIKO AKATSAK
. Gero eta joera handiagoa dago, erdararen eraginez edo, bihurkaritasuna adierazteko, bere burua esapidearen ordez, izan aditz laguntailea erabiltzeko.
*Nor den galdetzen naiz; Nor den galdetzen diot NEURE BURUARI
*Tiro bat eman da; Tiro bat eman dio BERE BURUARI

. Zenbait aditzekin bihurkaritasuna adierazteko IZAN erabiltzen da *EDUN erabili beharrean. Objektua agertzen denean, *EDUN erabili beharra dago:
*Garbitu zara eskuak?; Garbitu dituzu eskuak?
*Ilea orraztu naiz; Ilea orraztu dut



ELKAR

Elkar partikula erreprozitatea adierazteko erabiltzen dugu.
    Nik zu ikusi zaitut eta zuk ni ikusi nauzu = Guk elkar ikusi dugu

Elkar partikulak badauka berezitasun bat, ez du ergatiborik onartzen ( ez dago NORK kasurik) baina beste deklinabide marka guztiak onartzen ditu.
* elkarrek ikusi dute
    Elkarrekin joan ginen zure amaren etxera
    Elkarri hitz egiten diogu

Elkarren aurrekoak beti plurala edo izen sintagma koordinatuak dira, baina komunztadurari dagokionez singularra da    
 √ Andonik eta Jonek elkar maite dute
√ Guk elkar ikusiko dugu
* nik elkar ikusiko dugu
* guk elkar ikusiko ditugu

ELKAR = BATA BESTEA
    Guk elkar / batak bestea ikusi dugu kalean
    Elkarren / bata bestearen ondoan eseri gara
    Elkarri / batak besteari hitz egin diote

NOR
ELKAR
NORK
--------
NORI
ELKARRI
NOREN
ELKARREN
NORENTZAT
ELKARRENTZAT
NOREKIN
ELKARREKIN
NORENGAN
ELKARRENGAN
NORENGANA
ELKARRENGANA
NORENGANAINO
ELKARRENGANAINO
NORENGANANANTZ
ELKARRENGANANTZ
NORENGANDIK
ELKARRENGANDIK
...
...


Esteka interesgarriak:
Bihurkariak eta elkarkariak
Elkar
Elkar vs. bata beste
Santurtzieus
Gramatika gaitasuna lantzen
Elkarkariak

 

LINGUA NABAJORUM

Lingua Nabajorum, Patxo Telleriak idatzita eta Jokin Oregik zuzenduta, bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betean oinarritzen den ikuskizuna da. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten dituzten interpretazioek ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. “Historian zehar euskaldunak beti ibili gara borrokan, bai kanpokoekin eta baita geure artean ere.” diote pertsonaia zoro hauek “Borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, borroka bizian jarraituko dugula”. Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.

HARRIDURA-PERPAUSAK III

10 .Baietza edo ezetza indartzeko
-horixe + ...ela, ena
Horixe kontatuko diodala! (kontatuko ez diot, bada!)

-jakina, noski
Lerro hauek zuretzat dira, jakina!
Bai, noski (*noski, baietz). Ez, noski (*Noski, ezetz!)
Jakina, etorriko ez naiz bada! (*Jakina etorriko naizela!)

-ezta...ere
Ezta pentsatu ere! Ezta gutxiagorik ere! Ezta hurrik eman ere!

-...ko ez...ba!
Jakingo ez dut, bada! Ezagutuko ez dut,bada!
11. Harridura
-tzea + ere
Hori sinistea ere!
Zuk hori esatea ere!


12. Ironiaz zerbait adierazteko
-kontrakoa esan
Asko dun, bada!
Merke dago!
Berehala barkatuko dio!


13.Zer, ze, zein
Zein adberbio eta adjektiboekin erabiltzen da eta erdarazko CUÁN izango luke pareko.
Zer eta ze, berriz, adberbio eta adjektiboez gain, izenekin ere erabil litezke.
Zein polita den!
Zer etxea!
Ze mutila!
Ze berandu zabiltzan!

-zer...eta...ondo
zer kitto eta zer kitto ondo!

-zer arraio / nola demontre
Zer arraio esan nahi duzu horrekin!


14.Hitz indargarriak
-gero (azpimarratzeko)
Handia da, gero!