NOREN BURUAN

Bihurkarietan izaki berari erreferentzia egiten dioten bi izen-sintagma daude, hau da, ekintzaren egilea eta hartzailea pertsona bera da.Euskaraz perpaus bihurkariak adierazteko izenordain indartuen genitiboa + BURUA egituraz baliatzen gara. 
Nik NEURE BURUA zaindu behar dut.
. Egitura hau deklinatu egin daiteke:
BERE BURUAREKIN hitz egiten omen du.
Guk GEURE BURUA eskaini dugu laguntzeko.
Zu ZEURE BURUAZ arduratu!
NEURE BURUARI galdetzen diot zer egingo dudan.

. Gogoan izan izenordain indartuen genitiboa erabili behar dela beti: neure, zeure, bere, geure, zeuen, euren.

. Hala ere, zenbait aditzekin beste egitura bat erabiltzen da bihurkaritasuna adierazteko: garbitu, dutxatu, orraztu, jantzi, apaindu, prestatu, aurkeztu.
Orraztu zara? Dutxatu naiz.
Berehala jantziko naiz Oraintxe apainduko naiz.

OHIKO AKATSAK
. Gero eta joera handiagoa dago, erdararen eraginez edo, bihurkaritasuna adierazteko, bere burua esapidearen ordez, izan aditz laguntailea erabiltzeko.
*Nor den galdetzen naiz; Nor den galdetzen diot NEURE BURUARI
*Tiro bat eman da; Tiro bat eman dio BERE BURUARI

. Zenbait aditzekin bihurkaritasuna adierazteko IZAN erabiltzen da *EDUN erabili beharrean. Objektua agertzen denean, *EDUN erabili beharra dago:
*Garbitu zara eskuak?; Garbitu dituzu eskuak?
*Ilea orraztu naiz; Ilea orraztu dut



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina