Euskaltzaindiak
gogorarazi nahi du hau guz(t)ia, bide hartan guz(t)ian,
horiekin guz(t)iekin eta kidekoak hobestekoak direla
batasunaren izenean. Eta orobat gauza hauek guz(t)iak eta
honen kidekoak. Beraz, hau guz(t)ia eta guz(t)i hau
esapideen artean, lehena da hobesten dena. Eta berdin gertatzen da
bide hartan guz(t)ian / bide guz(t)i hartan,
horiekin guz(t)iekin / guz(t)i horiekin eta hauen
antzeko bikoteetan. Denetan lehen aldaera da hobestekoa.
Zein da arazoa?
Bada, kalko okerra jotzen dugula egitura hau erabiltzen dugunean,
hau da, gaztelaniaz erabiltzen dugun egitura erabili dugu, baina
euskaraz ordena alderantzizkoa da.
Gaztelaniaz: Todos esos no saben de que hablan ( Todo +
demostrativo)
Kalko okerra: Guzti horiek ez dakite zertaz egiten duten berba
(Guzti + erakuslea)
Zuzena: Horiek guztiek ez dakite zertaz egiten duten berba
(Erakuslea + guzti)
Ordenaz gain, kontuan hartu behar dugu elementu biak deklinatzen
direla bai zenbakian ( singularrean ala pluralean), bai kasuan
(bietan deklinabide marka bera jarri behar dugu)
Etxe hauetan guztietan egon gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina