Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: galdetzaile batez eta nahi
partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatz daitezela:
zernahi, nornahi, nornahik, nolanahi,
noranahi e.a.
galdetzailea+NAHI
(zernahi)
Aldiz, lehen osagaia
n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz
batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi,
nonahitik), edo marratxo baten bidez bereziak (non-nahi,
zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik)
idatz daitezke.
galdetzailea+NAHI
(nonahi)
galdetzailea
– NAHI (non-nahi)
Bukaerak
zeintzuk diren gogoratzeko, filosofia klaseak hartu gogoan: KaNT
Hemen badauzkazue esteka batzuk praktika dezazuen:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina