Elkar partikula erreprozitatea adierazteko erabiltzen dugu.
Nik zu ikusi zaitut eta zuk ni ikusi nauzu = Guk elkar ikusi dugu
Elkar partikulak badauka berezitasun bat, ez du ergatiborik onartzen ( ez dago NORK kasurik) baina beste deklinabide marka guztiak onartzen ditu.
* elkarrek ikusi dute
Elkarrekin joan ginen zure amaren etxera
Elkarri hitz egiten diogu
Elkarren aurrekoak beti plurala edo izen sintagma koordinatuak dira, baina komunztadurari dagokionez singularra da
√ Andonik eta Jonek elkar maite dute
√ Guk elkar ikusiko dugu
* nik elkar ikusiko dugu
* guk elkar ikusiko ditugu
ELKAR = BATA BESTEA
Guk elkar / batak bestea ikusi dugu kalean
Elkarren / bata bestearen ondoan eseri gara
Elkarri / batak besteari hitz egin diote
Esteka interesgarriak:
Bihurkariak eta elkarkariak
Elkar
Elkar vs. bata beste
Santurtzieus
Gramatika gaitasuna lantzen
Elkarkariak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina