A-ITSATSIA

Hitz batek azken buruan –a berezkoa daukan ala erantsia den jakitea premiazkoa dugu, egokiro eta zehaztasunez idazteko, batez ere deklinabide atzizkiak behar den moduan erabiltzeko.Baina betiko galdera, zelan jakin dezakegu zeinek daukan a hori eta zein ez? Badaude trikimailu batzuk

1. -a itsatsia daukate hurrengo atzizkien bidez sorturiko hitz elkartu edo konposatuek:

     -(k)ada: kamioikada, haginkada.
     -era: minbera, hozbera, bihozbera...
     -dura (tura): prozedura, ohitura.
     -(k)era: esaera, jokaera, janzkera.
     -(k)eta: azterketa, erosketa, aldaketa.
     -ezia: ahulezia, pobrezia, malezia.
     -gintza/kintza: hirigintza, legegintza
     -gura: logura, hazkura, jakingura.
     -(k)eria: gizonkeria, umekeria.
     -(t)eria: gazteria, irakasleria, tresneria.
     -kuntza: hezkuntza, jabekuntza.
     -tza: jendetza, agintaritza, idazkaritza.
     -tzia:, inportantzia, inozentzia..
     -xka: gorrixka, liburuxka, zurixka...

2. Erdaratiko berba zahar eta berriek ere –a itsatsia daukate:
     2.1 Erdaraz ere –a itsatsiaz idazten badira:
           Fitxa, gramatika, zopa, esperantza, pazientzia...

 
     2.2 Gaztelaniazko –aje eta frantsesezko –age bukaera daukatenek ere –a itsatsia daukate:
           Lengoaia, pertsonaia, bidaia...


     2.3 Sail honetakoak dira, grekotik hartutako –logia -grafia... erroak dauzkatenak ere: 

           Biologia, ortografia, astrologia, fotografia…

3. Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzek ere –a itsatsia dute.



Baina zer gertatzen da hitz-elkarketetan?

Bukaeran >ia< duten hitzak eta aurreko 6 hitz berezi horiek (Eliza, burdina, hizkuntza,kultura, natura eta literatura) >a< hori kenduta nahiz kendu barik erabili:
       biologi azterketa edota biologia(-)azterketa
       geologi irakaslea edota geologia (-) irakaslea
       hizkuntz eskola edota hizkuntza (-) eskola

       kultur aretoa edota  kultura (-) aretoa
Lehen osagaiari <a> hori kentzen zaionean, marrarik ez erabili.


Leku izen berezien deklinabideak zalantza ugari sortu ohi ditu –a itsatsia eta artikulua nahastearen ondorioz. Jarraian, leku-izen berezien deklinabidean gertatzen diren arazorik ohikoenak aztertuko ditugu:

Izen arrunt gisako leku-izen bereziak: BizkaiA

Zenbait leku-izen berezi izen arruntak bezala deklinatzen dira. Horrela gertatzen da, esate baterako, Bizkaia izenarekin: izen berezia izan arren, deklinatzean, izen arrunta balitz bezala deklinatzen da, amaierako –a galdu egiten du. Antza denez, izen hauek jatorriz izen arruntak ziren eta denboraz izen berezi bilakatu dira. Adibidez:


    BizkaiA                       mendiA                         Donostia
    BizkaiAN                    mendiAN                   DonostiaN   
    BizkaiKO                    mendiKO                      DonostiaKO
    BizkaiTIK                   mendiTIK                     DonostiaTIK


Aurreko adibideetan ikus daitekeenez, Bizkaia izen berezia izan arren, mendi izen arrunta bezala deklinatzen da, amaierako –a galduz. Amaierako a- galtzen duten beste herri izen batzuk:


Zigoitia, Berriatua, Busturia, Ermua, Forua, Mallabia, Mañaria, Azkoitia, Azpeitia, Hondarribia, Iruñea...

Euskal Herria bera ere izen arrunta bailitzan deklinatzen da. Adibidez: Euskal HerriA, Euskal HerriKO, Euskal HerriTIK...

A itsatsia duten leku-izen bereziak: DonostiA
Aurreko taulan agertzen ez diren eta –az amaitzen diren gainerako udal-izenek –a itsatsia daukate; hau da, deklinatzean ez dute -a hori inoiz galtzen. Hauen artean honako hauek ditugu:

         Aezkoa                          Frantzia                 Murgia
         Aia                                 Getaria                   Nafarroa
         Alegia                            Gipuzkoa               Pasaia
         Bedia                             Hendaia                 Tolosa
         Baiona                           Legaria                   Zaldibia                
         Donostia                       Mendabia              Zuberoa
         Errenteria                     Mungia                   Zumaia

Beraz, *Donostin, *Getariko, *Nafarrotik eta antzekoak ez dira zuzenak.

A itsatsi bako leku-izen bereziak
Azkenik badira zenbait udal-izen, berezko –a izan ez arren, oker erabiltzen direnak. Adibidez: Altsasu, Aulesti, Aurizberri, Bakaiku, Ibarrangelu, Larrabetzu, Legazpi, Mutiloabeiti, Mutiloagaoiti.


WHATSAPP TALDEA UTZI NAHIAN

Ia denok gaude Whatsapp-talde batean sartuta, eta ondotxo dakigu talde horietan sortzen diren gorabeherak; nork ez du talde batetik alde egin? Baina, nola egin arazorik sortu gabe?
Horretaz jardungo dugu sekuentzia honetan. Bertan ariketa hauek dauzkazu:
- Audioa entzun eta ulermen-galderei erantzun.
-Zenbait hitz edo espresioren sinonimoak identifikatu grabazioan.
- Gelako Whatsapp-talde bat sortu gelakoen artean.

SARE SOZIALAK, TRESNAK BIZKOR ETA INDARTSUAK

Facebook, Youtube, QQ, Qzone, WeChat, Twitter, WhatsApp... gure lagunak dira. Egunero komunikatzen gara horien bitartez. Sarean harremanei eusteko bideak dira, orain arte batez ere lagun-harremanak. 
Sekuentzia honetan ariketa hauek egingo dituzu:
- Testua irakurri eta horri buruzko galdera batzuei erantzun.
- Bi audio entzun eta esaldiak nork esan dituen identifikatu.
- Zure iritzia beste lagun batzuekin partekatu.


JOKOAK

Euskara ikasteko bide asko daude, haietako bat jokoen bidezkoa, edota modako hitzaren bidez: GAMIFIKAZIOA
Hemen badauzkazue hainbat esteka, orrialde horietan euskaraz egindako jokoak topatuko dituzue,batzuetan helburua jostatzea da;beste batzuetan,berriz, gramatika ere lantzen da.

LETRA LARRIAK ETA XEHEAK

Atzo kohesioa landu genuen, gaur letra larrien eta xeheen erabilera. Berez, ez da oso zaila, beste hainbat hizkuntzatan bezala egiten dugulako, baina badaezpada, hona hemen hainbat irizpide:

 • Idazki hasieran, lerroalde hasieran eta puntu ostean dauden hitzetan.

• Gentilizioa nongo kasuarekin osatuz gero: Bizkaiko, Donostiako, ....
       Gentilizioak osatzerakoan, -tar atzizkia erabiltzen dugunean letra xehea erabiliko dugu: bizkaitar,

       donostiar,...

• Izen ofizial osoetan:
       1. Erakunde pribatu nahiz publikoetan: Euskal Herriko Mendizaleen Elkartea
       2. Alderdi politiko eta sindikatuetan
       3. Instituzioen izenekin: Gasteizko Udala, Filosofia Fakultatea
          Hala ere, izen ofizial hori pluralean dagoenean letra xehea erabiliko dugu: Nafarroako

          udalak, Unibertsitateko fakultateak, Jaurlaritzako sailak, ...
          Izen batzuk berez dira bereziak nahiz eta plurala izan: Batzar Nagusiak
 

• Lege testuetan: Dekretu, lege, erabaki eta horrelakoetan, izen osoa agertzen denean, letra larriz:
          Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea, Abenduaren 12ko 271/1983 Dekretua

• Izen berezietan:
          Erlijio jaietan: Aste Santua, Eguberria
          Entzute handiko egunetan: Maiatzaren Lehena, Aberri Eguna
          Errege-erreginen izenak bakarrik idazten ditugunean, baita familia osokoak ere: Erregea,          

          Erregina, Asturiasko Printzea, baina Balduino erregea
          Egoitza ofizialen eta Estatuaren botereen izenetan ere larriz: Defentsa Ministerioa, Ajuria Enea
          Sariak eta erakundeetan sortzen diren batzordeak letra larriz, batzorde eta sari hitzak xehez:      

          Gramatika batzordea, Azkue saria, ...
          Urtaroak, hilabeteak eta astegunak letra xehez idatziko dira: udaberria, uztaila, astelehena, ...
          Kargu ofizial eta akademikoak ere xehez: euskaltzaina, zuzendaria, ...
          Erreferentzia kardinaletan: Ekia, Iparra, ... baina Gasteizko hegoaldean
          Mitologia Jainkoen izenak: Zeus, Ekhi...
          Astronomian: Lurra, Eguzkia, Artizarra...
          Zientzia eta ikasgaien izenetan: Matematika, Literatura…





Orain ariketatxo bat esteka ikasitakoa praktikan



KOHESIOA

Idazlanetan hainbat puntu hartu behar dugu kontuan:
  1. Egokitasuna
  2. Koherentzia
  3. Kohesioa
  4. Aberastasuna
  5. Zuzentasuna
Kohesioari erreparatuko diogu sarrera honetan, kohesioa=batasuna,osotasuna. Baina nola lortzen da? Badaude bide asko, besteak beste, juntagailuak, alborakuntza, menderakuntza, testu antolatzaileak, lokailuak...
Zoritxarrez ikasleon artean badago mito bat oso erraz hedatu dena, lokailu eta testu antolatzaile asko erabili behar dituzuela idazlana gainditzeko. Baina ez da horrela, erabili, bai, erabili behar dira: GANORAZ!!!!



Kohesio prozedurak from sastarri
 Egilea: Sastarri

Interesgarria, ezta? Bada, orain harira! hemen daukazue teoria eta ariketak txiri-txiri egin ditzazuen.



Eta hemen hainbat lotura gehiago, ariketa amaitzen duzuenerako.
...



EUSKAL MULTIMEDIA II

Atzo euskaraz erabili dezakezuen hainbat baliabide ikusi genuen, batez ere, ikus-entzunezkoei begira. Gaur irakurmenari begirako batzuk aztertuko ditugu.
Euskal egunkari bakarra, Berria, hemen egunerokotasuna ikuspuntu serio batetik lantzen da, ez beste egunkari batzuetan bezala.
Argia oso aldizkari ona izateaz gain, gai asko jorratzen ditu. Baina, badauka "baina" bat, maila  altua dauka, eta batzuetan zail suerta dakizueke dena ulertzea.


AEK-k argitaratutako aldizkaria, AIZU, ikasle guztiok hilabetero jasotzen duzuena.
Klasiko bat, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkaria, gai zientifikoak jorratzen ditu, batzuetan zaila izan daiteke, batez ere zientzian jantzita ez bazaude, nire kasuan.

Eroski consumer Eroskik argitaratzen duen aldizkaria dugu, artikulu interesgarriak eta oso anitzak, teknologia,ekonomia, psikologia, elikadura...
Gaztezulo gazteei zuzendutako aldizkaria da, gai interesgarriak modu fresko batean kontatuta, gazteek gazteentzat egindakoa.

Administrazioak ere aldizkari bat argitaratzen du, Administrazioa euskaraz, interesgarria, baina maila altukoa. Hoberena erdikoa da, eztabaida izeneko atala, hor pil-pilean dauden gaiak jorratzen dira ikuspuntu guztietatik.

Zuzeu ere gazteentzako aldizkaria da, baina kasu honetan digitala.  Denetariko gaiak jorratzen ditu, euskara, gazteak, politika...
  
Sustatu aldizkari digitalak gai teknologikoak jorratzen ditu, irakurterraza eta interesgarria teknologia berriak maite ditugunontzat.

EUSKAL MULTIMEDIA

Koronabirusaren egun arraro hauetan badaude gauza asko egin ditzakegunak gure euskara bizirik mantentzeko. Praktikatu-koek infografia polit bat prestatu dute.


Baina horiez gain badaude beste batzuk, hemen dauzkazue Euskal Herriko irratiak online:


Baina zer gertatzen da zuzenean entzun nahi ez baduzue, bada, badaukazuela beste aukera bat: IVOOX. Hau estatu mailako euskarria da, hor irrati guztiek eskegitzen dituzte euren irratsaioak eta badaukazue nahi duzuen momentuan eta nahi duzuen tokian entzuteko aukera.


Eta amaitzeko, hemen badauzkazue pelikulak, telesailak eta dokumentalak ikusteko aukerak: 


Euskal-encodings orrialdean badaukazue material mordoa: telesailak, pelikulak,dokumentalak... Hau guztiak deskarga dezakezue eta nahi duzuenean ikusi,horretarako Mega kudeatzailea erabiltzen da.



EITB nahieran orrialdean EITBn emitituko saio guztiak, oraingoak eta aspaldikoak, dauzkazue ikusgai.







Dokumentalak baldin badituzue gogoko, Argiak badauka kanal bat dokumental interesgarriz betea.
  

Eta azkena, hamaika telebista, telebista lokala, oso interesgarria eta albiste lokalez josita.

HEZKUNTZA ALTERNATIBOA


Hezkuntza-sistema ez da perfektua eta ziur aski badaude gauza asko hobeto egin ditzakegunak, eta hori da  ,hain zuzen ere, Landabaso eskola aktiboan egiten dutena. Ezagutzen ez duzuenontzat, Landabason hezkuntza alternatiboa praktikatzen da, batzuen ustez oso egokia umeen garapenerako;beste batzuen ustez, hippiegiak dira.  


Ikasbileko ariketa moldatu  honetan hori izango dugu ardatz:
1. Lehenengo eta behin, galdetegia erantzungo duzue, klasean bada, taldeka; etxean bada, berriz, galderei buelta bat eman, hausnarketa txiki bat.


2. Gero, bi entzumen  egingo duzue, lehenengoan agertzen diren baieztapenak egia/ezurra/ez du esan erantzun beharko duzue; bigarrenean , berriz, galdera erantzun behar duzue.

Eli Larrinaga
Landabaso eskola




3. Jarraitzeko, beste entzumen bat, baina honetan hutsuneak bete beharko dituzue.


Gurasoen esperientzia
4. Amaitzeko, idazlana egiteko bi proposamen.





EUTANASIA (IDAZLAN PROPOSAMENA)

Duela pare bat egun eutanasia jorratu genuen, zuetako batzuok egin beharrekoa egin duzuelakoan, aurrera egingo dugu. Idazlana egiteko ordua da, horretarako Ikasbilen dagoen idazlan-proposamen bat hartuko dugu ardatz. 

Duintasunez hiltzeko eskubidea
Idazlana egin aurretik komeni da hainbat gauza argi edukitzea,horregatik HABEko azterketa gainditzeko azken gomendioak  irakurtzea lagungarria izango zaizue.

SUBJUNTIBOA

Subjuntiboa, aditz beldurgarri hori 😀, baina egia esan ez da hainbesterako. Subjuntiboaren inguruan mito asko daude,baina guztiak ez dira egiak, azter ditzagun batzuk:
  •  Zaila da! 
Ez da egia, zaila da erabiltzen ez dena. Aditz berri bat ikasten dugunean, hasieran kostatzen zaigu, baina erabiltzearen poderioz gure lexikoan sartzen dira eta naturaltasun osoz erabiltzen ditugu.
  • Ez da erabiltzen!
Erabili erabili, erabiltzen da, kontua da jendeak errazenera jo ohi du eta nominalizazioa erabili nahiago du, baina bai kalean, bai idazlanetan erabiltzen da subjuntiboa.
ZURE ESKU DAGO  subjuntiboa erabiltzea.
  • Zertarako?
Gure hizkerari aberastasuna emateaz gain, idazlanean, irakurlea zeureganatzeko, batez ere,azken paragrafoan.


Subjuntiboa ikasteko badaude bi bide. Bata, taulak buruz ikastea; bestea, logika aplikatzea. Bai, logika! Ahaleraren formak ezagututa, subjuntiboarena oso errazak dira, baldin eta hurrengoa egiten dugun:
  1. Aditzari ahaleraren marka, -KE, kendu (izan  aditza irregularra da).
          DezaKEzu → dezazu
          DakioKE → dakio
          NazaKEte → nazate
          DiezadaKEzue →diezadazue

       2. Ahaleraren marka kenduta daukagun aditzari, subjuntiboaren marka jarri, -N.
           DezazuN
           DakioN
           NazateN
           DiezadazueN






EUTANASIA

Azken bolada honetan berriro agertu da gai hau: EUTANASIA. Bazirudien aurreko gobernuarekin ahaztuta geneukala, baina gobernu berriak legeztatu nahi omen du. Nik argi daukat bizitza bizitza izateko duina izan behar duela, norberak aukeratu behar du noiz eta nola utzi mundu hau. Hori izango da sarrera honen ardatza.
  • Lehenengo eta behin The lady and the reaper izeneko laburmetraia ikusi eta gaiaren inguruko aldeko eta aurkako argudioak zerrendatu.

  •  Audioa entzun eta hutsuneak bete.
  • Bikoterik topatzen baduzue eztabaida dezakezue, batak aldeko jarrera har dezala eta besteak, aurkakoa.