Subjuntiboa, aditz beldurgarri hori 😀, baina egia esan ez da hainbesterako. Subjuntiboaren inguruan mito asko daude,baina guztiak ez dira egiak, azter ditzagun batzuk:
- Zaila da!
Ez da egia, zaila da erabiltzen ez dena. Aditz berri bat ikasten dugunean, hasieran kostatzen zaigu, baina erabiltzearen poderioz gure lexikoan sartzen dira eta naturaltasun osoz erabiltzen ditugu.
- Ez da erabiltzen!
Erabili erabili, erabiltzen da, kontua da jendeak errazenera jo ohi du eta nominalizazioa erabili nahiago du, baina bai kalean, bai idazlanetan erabiltzen da subjuntiboa.
ZURE ESKU DAGO subjuntiboa erabiltzea.
- Zertarako?
Gure hizkerari aberastasuna emateaz gain, idazlanean, irakurlea zeureganatzeko, batez ere,azken paragrafoan.
Subjuntiboa ikasteko badaude bi bide. Bata, taulak buruz ikastea; bestea, logika aplikatzea. Bai, logika! Ahaleraren formak ezagututa, subjuntiboarena oso errazak dira, baldin eta hurrengoa egiten dugun:
- Aditzari ahaleraren marka, -KE, kendu (izan aditza irregularra da).
DakioKE → dakio
NazaKEte → nazate
DiezadaKEzue →diezadazue
2. Ahaleraren marka kenduta daukagun aditzari, subjuntiboaren marka jarri, -N.
DezazuN
DakioN
NazateN
DiezadazueN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina