Atzo kohesioa landu genuen, gaur letra larrien eta xeheen erabilera. Berez, ez da oso zaila, beste hainbat hizkuntzatan bezala egiten dugulako, baina badaezpada, hona hemen hainbat irizpide:
• Idazki hasieran, lerroalde hasieran eta puntu ostean dauden hitzetan.
• Gentilizioa nongo kasuarekin osatuz gero: Bizkaiko, Donostiako, ....
Gentilizioak osatzerakoan, -tar atzizkia erabiltzen dugunean letra xehea erabiliko dugu: bizkaitar,
donostiar,...
• Izen ofizial osoetan:
1. Erakunde pribatu nahiz publikoetan: Euskal Herriko Mendizaleen Elkartea
2. Alderdi politiko eta sindikatuetan
3. Instituzioen izenekin: Gasteizko Udala, Filosofia Fakultatea
Hala ere, izen ofizial hori pluralean dagoenean letra xehea erabiliko dugu: Nafarroako
udalak, Unibertsitateko fakultateak, Jaurlaritzako sailak, ...
Izen batzuk berez dira bereziak nahiz eta plurala izan: Batzar Nagusiak
• Lege testuetan: Dekretu, lege, erabaki eta horrelakoetan, izen osoa agertzen denean, letra larriz:
Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea, Abenduaren 12ko 271/1983 Dekretua
• Izen berezietan:
Erlijio jaietan: Aste Santua, Eguberria
Entzute handiko egunetan: Maiatzaren Lehena, Aberri Eguna
Errege-erreginen izenak bakarrik idazten ditugunean, baita familia osokoak ere: Erregea,
Erregina, Asturiasko Printzea, baina Balduino erregea
Egoitza ofizialen eta Estatuaren botereen izenetan ere larriz: Defentsa Ministerioa, Ajuria Enea
Sariak eta erakundeetan sortzen diren batzordeak letra larriz, batzorde eta sari hitzak xehez:
Gramatika batzordea, Azkue saria, ...
Urtaroak, hilabeteak eta astegunak letra xehez idatziko dira: udaberria, uztaila, astelehena, ...
Kargu ofizial eta akademikoak ere xehez: euskaltzaina, zuzendaria, ...
Erreferentzia kardinaletan: Ekia, Iparra, ... baina Gasteizko hegoaldean
Mitologia Jainkoen izenak: Zeus, Ekhi...
Astronomian: Lurra, Eguzkia, Artizarra...
Zientzia eta ikasgaien izenetan: Matematika, Literatura…
Orain ariketatxo bat esteka ikasitakoa praktikan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina