Idazlana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Idazlana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

HUTS IZENONDOA

Huts izenondoak oso erabilera desberdinak izan ditzake. Alde batetik, beste edozein izenondo bezala erabil daiteke, testuinguruaren arabera esangura desberdinak har ditzakeelarik. Hona hemen zenbait adibide:
Nik kafe HUTSa hartzen dut.
Hau ez da lurrina, alkohol HUTSa baizik.
Zertarako behar duzu botila HUTS hori?
Poltsa HUTS hori zurea da?
Hala ere, zenbaitetan, izenondoekin erabiltzen da balio enfatikoarekin, oso, guztiz edota izugarri maila-adberbioen antzeko esangura hartzen duelarik orduan. Adibidez:
Xabier on HUTSa da, ezta?
Horri ez esan, alfer HUTSa da eta.
Andoni gezurti HUTSa da.
Beste zenbaitetan, hauetan ere balio enfatikoarekin, izen batekin erabiltzen da, «besterik ez, baino ez» esapideen esangura hartzen duelarik. Adibidez:
Mikel nerbio HUTSA da.
Hori gezur HUTSA da.
Izenondo hau aditz-izenarekin ere erabil daiteke. Adibidez:
IkusTE HUTSarekin igarri zion zer zeukan.
Bere ahotsa entzuTE HUTSak itzelezko poza eman dit.
Nahi izaTE HUTSak ez du ezertarako balio.
Bestalde, huts izen gisa ere erabil daiteke, «zero», «materia hutsa» edo «ezereza» adierazten duelarik orduan. Adibidez:
HUTSean (ezerezean) geratu da dena.
Unibertso osoa HUTSetik sortu omen zen.
Nola geratu dira azkenean? Hiru eta HUTS.
Azkenik, huts hainbat esapide eginetan ere aurki dezakegu. Adibidez: 
Esku-HUTSIK etorri naiz.
Zer egiten duzu OINUTSIK dagoen hotzarekin?
Sekulako hotza egin arren, MAKUTSIK (mahuka-hutsik) atera da.
Penalti bat HUTS EGIN dute, eta HUSNA geratu dira. 
HUTS EGIN dut gaur goizean.
Eta HUSKERIA horregatik haserretu dira?


EUSKATZAINDIAREN ARAUA: AURREALDEA, AURREKO ALDEA ETA AURREKALDEA

Mintzamenean ez dago arazorik hurrengo hiru formak erabiltzen baitira:
  1. aurrekaldea (nongo aldea hitz batean)
  2. aurreko aldea (nongo aldea)
  3. aurrealde (atzizkiduna)
Baina forma guztiak ez dira egokiak erregistro idatzian, Euskaltzaindiak ebatzi du erabil daitezela, oraintsu arte egin den bezala, esapide osoak: aurreko alde, atzeko alde, barruko alde, gaineko alde, azpiko alde, goiko alde, beheko alde, kanpoko alde e.a., edota forma atzizkidun jatorrak: aurrealde, atzealde, barrualde, gainalde, azpialde, goialde, behealde, kanpoalde e.a. 

Beraz aurrekaldea, atzekaldea,azpikaldea eta horrelakoak saihestu behar ditugu idazten dugunean.

  
Hona hemen esteka batzuk arau hau praktika dezazuen:

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: BAIT-

Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia erabili behar dugu  aldaketak eragitenez bai idazkeran, bai ahoskeran.
BAIT- + NAIZ = BAINAIZ
BAIT- + ZARA = BAITZARA
BAIT- + DA = BAITA
BAIT- + GARA = BAIKARA
BAIT- + HAIZ = BAIHAIZ
BAIT- + LITZATEKE =BAILITZATEKE

Beraz, ez idatzi bereiz: *bai gara, *bait gara, *bait naiz, *bai luke, etab.

Hemen badauzkazue esteka batzuk arau hau lantzeko:
  1. Aukera anitza
  2. Hutsuneak bete
  3. Aukeratu
  4. Esaldiak berridatzi I
  5. Esaldiak berridatzi II

 

SIGLAK

Siglak zelan idatzi, galdera ona. Askotan erabiltzen ditugu, baina ez daukagu argi ez zelan idatzi, ez zelan erabili euskaraz. Hemen badaukazue informazio apur bat: 

1. Letra larriz, letrakera arruntez eta punturik gabe idazten dira siglak; baita izen osoa letra etzanez idatzi beharreko izenen siglak ere.
EAE, HPS, HABE, AEK, EHU, EUTG, MCC, ELA, LAB, UGT, BBK, BBVA, BEZ, CD, DVD…
Orduan hasi zen EGLU argitaratzen: alegia, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak.

Bada, ordea, salbuespenik:
1. Erabiliaren erabiliz izen arrunt bihurtu direlako letra xehez idazten direnak: adibidez, radar (radio detecting and ranging).
2. Letra xehez ere idatzi ohi den zenbait sigla eta akronimo: UNESCO/Unesco, RENFE/Renfe, SEAT/Seat, ICONA/Icona…
3. Testu osoa letra larriz dagoenean (tituluetan eta), puntu eta
guzti idatz daitezke siglak: U.E.U./UEU LAGUNTZA
ESKE, A.E.B./AEB KINKA LARRIAN…


2. Siglak laburbiltzen duen izena osorik adierazten da testu bakoitzeko lehen agerraldian, irakurlearentzat oso sigla ezaguna denean izan ezik.
EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) aipatu ondoren, EUTG (Estudios Universitarios y Técnicos de Gipuzkoa) eta MCC (Mondragón Corporación Cooperativa) goraipatu zituen atzerritarrak.
Europar Batasuna (EB) eta Ameriketako Estatu Batuak (AEB) elkar zaintzen ari dira.
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) lagungarri ona da EGAtik gorako agiria eskuratzeko.
Aldizkarien sailean, begiratu RIEV (Revista Internacional de Estudios Vascos) eta BRSVAP (Boletin de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del PaIis).


3. Deklinatzerakoan (eta ahoskatzerakoan), kontuan izan sigla batzuk letraka irakurtzen direla, eta beste batzuk, silabaka.
EHU (e-hatxe-u): Euskal Herriko Unibertsitatea EGA (e-ga): Euskararen Gaitasun Agiria Oharra:
Bada zati bat letraka eta bestea silabaka irakurtzen den siglarik ere: PSOE (pe-so-e).


4. Sigla eta deklinabide-atzizkia marratxorik gabe batzen dira, salbu eta siglaren azken letra berberaz hasten denean atzizkia ere.
UEUn, hizlarietako batzuk ETBko kazetariak dira; beste batzuk, berriz, EHUtik joandako irakasleak.
BBK-k adierazi du AEK-ko ikasleek gogotik eskertu dutela BBKren dirulaguntza.

Oharrak:

1. Siglaren azken letra R gogorra denean, ez da â€Å“r” errepikatu behar lotura egiteko. Beti ere, atzizkiaren berezko â€Å“r”ari eutsi egin behar zaio.
ELKARen lana goraipatu du RPRko diputatu ohiak.
RPR-ren izenean dator.

2. Testu osoa letra larriz dagoenean, hona aukerak: U.Z.E.I.REN GUNE BERRIA / UZEI-REN GUNE BERRIA

5. Deklinatzerakoan, izen berezitzat hartzen da sigla, eta leku izen bereziak bezala deklinatzen, izen arrunt gisako siglak izan ezik.
EUDELeko arduradunak AEBra joan dira, Renoko agintariei-eta hemengo udalen berri ematera.
EUTGko irakasle asko Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiak dira.

Oharra:

Sigla batek izen bereko hainbat subjektu baldin baditu, orduan sigla hori pluralean deklinatuko da hala dagokionean. Horixe da, esate baterako, EKT (Euskal Kultura Taldea) siglaren kasua, honako adibide honetan ikus daitekeenez:
Ahozkotasuna ikertzen ari dira Durangoko EKTn eta Gipuzkoako EKTetan.

6. Izen arrunt gisako siglak, ordea, hitz arruntak bezalaxe deklinatuko dira.
Sail horretakoak dira NA (Nortasun Agiri), BEZ (Balio Erantsiaren Zerga), CD (Compact Disc), PC (Personal Computer), GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) eta abar, eta baita hiztegi berezietako DM (datu mota), DMA (Datu Mota Abstraktu) eta beste asko ere.
Non grabatu duzu CDa?
Nork itzali ditu PCak?
Zenbat ordaindu duzu BEZa?
Esan berriro zure NA-aren zenbakia.
Bihar hastekoa da GKE-en biltzarra.
Dakizunez, datu mota (DM) guztiak ez dira datu mota abstraktuak (DMA); beraz, ongi bereizi behar dira DMak. Esaterako, DM hori DMA bat da, oso ugariak baitira DMak eta DMA-ak.

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN

Euskaltzaindiaren arauak, inori ez omen zaizkio gustatzen, baina beharrezkoak dira ondo idatzi nahi badugu. Haien inguruan badaude mito asko, hedatuena da Euskaltzaindiak behin eta berriz aldatzen dituela, txikitan ikasi genuena, txarto dago orain. Hori gezurra da!  Agian txarto irakatsi ziguten txikitan eta hori konpondu behar dugu, nola? Arau horiek ikasiz.
Hasiko gara errazenak ikasten, eta pixkanaka-pixkanaka mardulenak. Sarrera honetan 1. araua ikasiko dugu ( gogoratu arau guztiak dauzkazuela blog honetako Euskaltzaindiaren arauak izeneko orrian). Harira! Zer dio 1. arauak?
Hitz bat errepikatzen dugunean, kontuan hartu behar dugu zein hitz deklinatzen dugun jakiteko marra jarri behar den ala ez. Hiru aukera daukagu:

     1.Hitza errepikatzen badugu eta lehenengo hitza deklinatzen badugu,
        MARRARIK EZ.
             BatIK bat
             EtxeZ etxe

     2. Hitza errepikatzen badugu eta bigarren hitza deklinatzen badugu,
         MARRA JARRI BEHAR DUGU.
              Bat-batEAN
              Soil-SoilIK

     3. Hitza errepikatzen badugu eta berdin deklinatzen baditugu,MARRA JARRI
         BEHAR DUGU.
               Gorri-gorri
               Pixkanaka-pixkanaka

Hemen badauzkazue interneten topatutako hainbat joko arau hau lantzeko:
  1. Euskaljakintza 1
  2. Euskaljakintza 2
  3. Kahoot



HEZKUNTZA ALTERNATIBOA


Hezkuntza-sistema ez da perfektua eta ziur aski badaude gauza asko hobeto egin ditzakegunak, eta hori da  ,hain zuzen ere, Landabaso eskola aktiboan egiten dutena. Ezagutzen ez duzuenontzat, Landabason hezkuntza alternatiboa praktikatzen da, batzuen ustez oso egokia umeen garapenerako;beste batzuen ustez, hippiegiak dira.  


Ikasbileko ariketa moldatu  honetan hori izango dugu ardatz:
1. Lehenengo eta behin, galdetegia erantzungo duzue, klasean bada, taldeka; etxean bada, berriz, galderei buelta bat eman, hausnarketa txiki bat.


2. Gero, bi entzumen  egingo duzue, lehenengoan agertzen diren baieztapenak egia/ezurra/ez du esan erantzun beharko duzue; bigarrenean , berriz, galdera erantzun behar duzue.

Eli Larrinaga
Landabaso eskola




3. Jarraitzeko, beste entzumen bat, baina honetan hutsuneak bete beharko dituzue.


Gurasoen esperientzia
4. Amaitzeko, idazlana egiteko bi proposamen.





BIZI TESTAMENTUA

Eutanasiaz gain, badago beste gai bat lotura estua duena: Bizi testamentua. Baina ba ote dakigu zer demontre den? Lanketaz gain, entzumen bat daukazue.

EUTANASIA (IDAZLAN PROPOSAMENA)

Duela pare bat egun eutanasia jorratu genuen, zuetako batzuok egin beharrekoa egin duzuelakoan, aurrera egingo dugu. Idazlana egiteko ordua da, horretarako Ikasbilen dagoen idazlan-proposamen bat hartuko dugu ardatz. 

Duintasunez hiltzeko eskubidea
Idazlana egin aurretik komeni da hainbat gauza argi edukitzea,horregatik HABEko azterketa gainditzeko azken gomendioak  irakurtzea lagungarria izango zaizue.

SUBJUNTIBOA

Subjuntiboa, aditz beldurgarri hori 😀, baina egia esan ez da hainbesterako. Subjuntiboaren inguruan mito asko daude,baina guztiak ez dira egiak, azter ditzagun batzuk:
  •  Zaila da! 
Ez da egia, zaila da erabiltzen ez dena. Aditz berri bat ikasten dugunean, hasieran kostatzen zaigu, baina erabiltzearen poderioz gure lexikoan sartzen dira eta naturaltasun osoz erabiltzen ditugu.
  • Ez da erabiltzen!
Erabili erabili, erabiltzen da, kontua da jendeak errazenera jo ohi du eta nominalizazioa erabili nahiago du, baina bai kalean, bai idazlanetan erabiltzen da subjuntiboa.
ZURE ESKU DAGO  subjuntiboa erabiltzea.
  • Zertarako?
Gure hizkerari aberastasuna emateaz gain, idazlanean, irakurlea zeureganatzeko, batez ere,azken paragrafoan.


Subjuntiboa ikasteko badaude bi bide. Bata, taulak buruz ikastea; bestea, logika aplikatzea. Bai, logika! Ahaleraren formak ezagututa, subjuntiboarena oso errazak dira, baldin eta hurrengoa egiten dugun:
  1. Aditzari ahaleraren marka, -KE, kendu (izan  aditza irregularra da).
          DezaKEzu → dezazu
          DakioKE → dakio
          NazaKEte → nazate
          DiezadaKEzue →diezadazue

       2. Ahaleraren marka kenduta daukagun aditzari, subjuntiboaren marka jarri, -N.
           DezazuN
           DakioN
           NazateN
           DiezadazueN






EUTANASIA

Azken bolada honetan berriro agertu da gai hau: EUTANASIA. Bazirudien aurreko gobernuarekin ahaztuta geneukala, baina gobernu berriak legeztatu nahi omen du. Nik argi daukat bizitza bizitza izateko duina izan behar duela, norberak aukeratu behar du noiz eta nola utzi mundu hau. Hori izango da sarrera honen ardatza.
  • Lehenengo eta behin The lady and the reaper izeneko laburmetraia ikusi eta gaiaren inguruko aldeko eta aurkako argudioak zerrendatu.

  •  Audioa entzun eta hutsuneak bete.
  • Bikoterik topatzen baduzue eztabaida dezakezue, batak aldeko jarrera har dezala eta besteak, aurkakoa.





GUTUNETAKO FRASEOLOGIA

Askotan galdetzen duzue ea zein egitura erabili dezakezuen idazlanari ziurtasunez aurre egiteko. Kasu gehienetan ezinezkoa da eskatzen duzuena betetzea, formula magikorik ez baitago; hala ere, gutunetan hainbat egitura daude erabilgarriak izan dakizkizuenak. Hau bilduma bat besterik ez da, handik eta hemendik hartua.

Gutunetako fraseologia by Jokin Etxebarria on Scribd

B1 mailako idazlanen lanketarako

B1 mailan ari bazara, seguruenik, zure idatziak hobetzeko proposamenak estimatuko dituzu.


Hiru taldetan daukazu materiala banatuta:
A) Multzo honetan idazlanak zuzenean eskaintzen dira (batzuetan idazlana hobetzeko proposamenak eginez).
B) Multzo honetakoak jarduera batean barruan daude txertatuta, azken ekintza gisara.
C) Multzo honetan HABEko azterketa-deialdietan erabilitako ereduak dituzu.


A) Azterketei begirako jarduerak

B) Idazlana proposatzen duten jarduerak

C) Azterketa-ereduak

Iturria: ikasbil

C1 mailako idazlanen lanketarako

C1 mailan ari bazara, seguruenik, zure idatziak hobetzeko proposamenak jasotzen dituzten idazlan-eredu eta jarduera hauek interesatuko zaizkizu.


Hiru taldetan daukazu materiala banatuta

A) Multzo honetan idazlanak zuzenean eskaintzen dira (batzuetan idazlana hobetzeko proposamenak eginez).


B) Multzo honetakoak jarduera batean barruan daude txertatuta, azken ekintza gisara.


C) Multzo honetan HABEko azterketa-deialdietan erabilitako ereduak dituzu.


A) Azterketei begirako jarduerak

B) Idazlana proposatzen duten jarduerak

 Iturria: ikasbil