Harridura-perpausak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Harridura-perpausak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

HARRIDURA-PERPAUSAK III

10 .Baietza edo ezetza indartzeko
-horixe + ...ela, ena
Horixe kontatuko diodala! (kontatuko ez diot, bada!)

-jakina, noski
Lerro hauek zuretzat dira, jakina!
Bai, noski (*noski, baietz). Ez, noski (*Noski, ezetz!)
Jakina, etorriko ez naiz bada! (*Jakina etorriko naizela!)

-ezta...ere
Ezta pentsatu ere! Ezta gutxiagorik ere! Ezta hurrik eman ere!

-...ko ez...ba!
Jakingo ez dut, bada! Ezagutuko ez dut,bada!
11. Harridura
-tzea + ere
Hori sinistea ere!
Zuk hori esatea ere!


12. Ironiaz zerbait adierazteko
-kontrakoa esan
Asko dun, bada!
Merke dago!
Berehala barkatuko dio!


13.Zer, ze, zein
Zein adberbio eta adjektiboekin erabiltzen da eta erdarazko CUÁN izango luke pareko.
Zer eta ze, berriz, adberbio eta adjektiboez gain, izenekin ere erabil litezke.
Zein polita den!
Zer etxea!
Ze mutila!
Ze berandu zabiltzan!

-zer...eta...ondo
zer kitto eta zer kitto ondo!

-zer arraio / nola demontre
Zer arraio esan nahi duzu horrekin!


14.Hitz indargarriak
-gero (azpimarratzeko)
Handia da, gero!

HARRIDURA-PERPAUSAK II

5. Ustekabea adierazteko
-galdetzai. + eta + izena, izenordea
Nori eta zuri gertatu behar! Nork eta Pellok!

-galdetzai. + ...ko + eta
Nor ikusiko Parisen eta Jon ikusi genuen!

-aditza + ez + ba
Pikutara bidali ez nau, ba! Isiltzeko esan ez dit, ba!


6. Eskerrak, gaitz erdi
-eskerrak + ...en, ela, en!
Eskerrak etorri ziren! Eskerrak ikusi zaitudala! Eskerrak euririk egin ez duela!

-aditza + ez + ...nean!
Burua apurtu ez duenean! Etxe osoa erre ez duenean!


7. Erronka adierazteko
-baietz, ezetz + aditza (jokatu gabe)
Baietz lehendabizikoan atera! Ezetz Retegiri irabazi!
Eta ez: Ez didazula goki sartuko!


8. Deikaria
-(nor, nork, nori) + hori, horrek, horri
Etorri hona, polit hori!
Zer diok, txepel horrek!
Utikan, handiuste horiek!
Zer egin dizute, nire kuttun horri?


9. Irain egiteko
-Adjek. + halakoa, alaena
Babo halakoa!
Zerri alaena! Ero halako hori!

HARRIDURA-PERPAUSAK I

Harridura perpausak oso ugariak eta anitzak dira. Eskualde batetik bestera aldaerak azaltzen dira.Ondoko zerrenda honetan
 nagusienak laburbiltzen saiatu naiz. Sailkapen moduko bat egin dugu esanahi edo erabilpena kontuan hartuz.

1. Orokorra
-erakuslea + izen sintagma + mugatzailea + (...- ena)
Hau hotza! Hau buruko mina! Hauek komeriak! Hau poza hartu dudana!
Haiek ziren garaiak, haiek! Hori txorakeria egin duzuna!

-bai + adj. + mugatzailea + (...ela) / bai + adb. + (...ela)
Bai ederra! Bai ederra dela! Bai dela ederra! Bai mutiko azkarra!
Bai berandu! Bai berandu iritsi zarela!

-ba...
Banengoen, ba, ni!
Bazen ordua!

-Adj. + mugatzailea + izena + mugatzailea
Ederra eguraldia! Benetan aspergarria pelikula!

-galdetzailea + (izena), (adjektiboa), (adberbioa), (aditza + n)
Ene, zer entzun dudan! Zein itsusiak (diren)! Zein den nekagarria!
Nolako aurpegia! Nolako eguraldia egiten duen!
Zenbat diru! Zenbat lan egin dugun!
Nola bizi diren! Nola ibili garen!


2. Ez jakintasuna adierazteko
-auskalo, batek daki, nork jakin + zehar galdera
Auskalo zer esan duen! Batek daki hori non dabilen!
Nork jakin zer ikusiko dugun!
Auskalo zein asmorekin egin duzun!


3. Erakusteko
-hona, horra, hara + (zehar galdera)
Horra nor datorren! Hara zere esan zuen! Hona zer kendu nion!
Hara bestea! Horra gure Olentzero!


4. Desioa adierazteko
-etorkizuna + ahal
Itoko ahal haiz! Ez ahal da eroriko!

-nahiago nuke + ...balitz
Nahiago nuke hilko balira!