HARRIDURA-PERPAUSAK I

Harridura perpausak oso ugariak eta anitzak dira. Eskualde batetik bestera aldaerak azaltzen dira.Ondoko zerrenda honetan
 nagusienak laburbiltzen saiatu naiz. Sailkapen moduko bat egin dugu esanahi edo erabilpena kontuan hartuz.

1. Orokorra
-erakuslea + izen sintagma + mugatzailea + (...- ena)
Hau hotza! Hau buruko mina! Hauek komeriak! Hau poza hartu dudana!
Haiek ziren garaiak, haiek! Hori txorakeria egin duzuna!

-bai + adj. + mugatzailea + (...ela) / bai + adb. + (...ela)
Bai ederra! Bai ederra dela! Bai dela ederra! Bai mutiko azkarra!
Bai berandu! Bai berandu iritsi zarela!

-ba...
Banengoen, ba, ni!
Bazen ordua!

-Adj. + mugatzailea + izena + mugatzailea
Ederra eguraldia! Benetan aspergarria pelikula!

-galdetzailea + (izena), (adjektiboa), (adberbioa), (aditza + n)
Ene, zer entzun dudan! Zein itsusiak (diren)! Zein den nekagarria!
Nolako aurpegia! Nolako eguraldia egiten duen!
Zenbat diru! Zenbat lan egin dugun!
Nola bizi diren! Nola ibili garen!


2. Ez jakintasuna adierazteko
-auskalo, batek daki, nork jakin + zehar galdera
Auskalo zer esan duen! Batek daki hori non dabilen!
Nork jakin zer ikusiko dugun!
Auskalo zein asmorekin egin duzun!


3. Erakusteko
-hona, horra, hara + (zehar galdera)
Horra nor datorren! Hara zere esan zuen! Hona zer kendu nion!
Hara bestea! Horra gure Olentzero!


4. Desioa adierazteko
-etorkizuna + ahal
Itoko ahal haiz! Ez ahal da eroriko!

-nahiago nuke + ...balitz
Nahiago nuke hilko balira!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina