Arauak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Arauak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: TOPIKO(SA) BIHURTU

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: perpaus baten barnean bi nor-sintagma agertzen direnean, eta horietako bat bestearen predikatu osagarria denean, bihurtu aditzak mugagabean eskatzen du predikatu osagarri hori: ura ardo bihurtu zuten. Hala ere, sintagma izen soil batek osatu beharrean beste ingurukariz janzten denean, izenondoak, izenlagunak, adjektibo konparatiboak, perpaus erlatiboak, e.a. erabiliz, orduan artikulua eskatzen du askotan. Kasua, berriz, beti absolutiboa(nor kasua) erabiliko da: emakumerik ederrena bihurtu zen.


Araua oso korapilotsua badirudi ere, erraza da,  arauak dio Bihurtu aditzak mugagabea eskatzen duela kasu gehienetan,hala ere, salbuespenak badaude, batez ere egitura konparatiboetan.
Hemen daukazue ariketatxo bat praktikatzeko.







EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: EKARTZEA MEREZI DU

Hau guztia kontuan hartuta, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) erabil bedi absolutiboa, eta ez ergatiboa, horrela erabiltzen baitu herriak bere eguneroko hizkeran eta horrela erabili izan baita euskararen tradizioan ere:
Joatea merezi du. / *Joateak merezi du. Ikastea merezi du. / *Ikasteak merezi du.

Hemen daukazue ariketatxo bat araua praktikan jartzeko.

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: ORDINALEN ETA BANATZAILEEN IDAZKERA

Laburbilduz, hortaz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:

  1. Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jar bedi haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.
  2. Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela egiten dute: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren. Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren, e.a. idatziko da.
  3. Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, e.a. Hauen aldaerak ere (borzna) berdin idatziko dira.
Hemen dauzkazue esteka batzuk araua praktika dezazuen.

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: BAIT-

Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia erabili behar dugu  aldaketak eragitenez bai idazkeran, bai ahoskeran.
BAIT- + NAIZ = BAINAIZ
BAIT- + ZARA = BAITZARA
BAIT- + DA = BAITA
BAIT- + GARA = BAIKARA
BAIT- + HAIZ = BAIHAIZ
BAIT- + LITZATEKE =BAILITZATEKE

Beraz, ez idatzi bereiz: *bai gara, *bait gara, *bait naiz, *bai luke, etab.

Hemen badauzkazue esteka batzuk arau hau lantzeko:
  1. Aukera anitza
  2. Hutsuneak bete
  3. Aukeratu
  4. Esaldiak berridatzi I
  5. Esaldiak berridatzi II

 

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN

Euskaltzaindiaren arauak, inori ez omen zaizkio gustatzen, baina beharrezkoak dira ondo idatzi nahi badugu. Haien inguruan badaude mito asko, hedatuena da Euskaltzaindiak behin eta berriz aldatzen dituela, txikitan ikasi genuena, txarto dago orain. Hori gezurra da!  Agian txarto irakatsi ziguten txikitan eta hori konpondu behar dugu, nola? Arau horiek ikasiz.
Hasiko gara errazenak ikasten, eta pixkanaka-pixkanaka mardulenak. Sarrera honetan 1. araua ikasiko dugu ( gogoratu arau guztiak dauzkazuela blog honetako Euskaltzaindiaren arauak izeneko orrian). Harira! Zer dio 1. arauak?
Hitz bat errepikatzen dugunean, kontuan hartu behar dugu zein hitz deklinatzen dugun jakiteko marra jarri behar den ala ez. Hiru aukera daukagu:

     1.Hitza errepikatzen badugu eta lehenengo hitza deklinatzen badugu,
        MARRARIK EZ.
             BatIK bat
             EtxeZ etxe

     2. Hitza errepikatzen badugu eta bigarren hitza deklinatzen badugu,
         MARRA JARRI BEHAR DUGU.
              Bat-batEAN
              Soil-SoilIK

     3. Hitza errepikatzen badugu eta berdin deklinatzen baditugu,MARRA JARRI
         BEHAR DUGU.
               Gorri-gorri
               Pixkanaka-pixkanaka

Hemen badauzkazue interneten topatutako hainbat joko arau hau lantzeko:
  1. Euskaljakintza 1
  2. Euskaljakintza 2
  3. Kahoot