B1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
B1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

NAHI ETA NAHIAGO

Arazo handia daukagu aditz hauekin, kalean txarto erabiltzen dugu, eta ez da ezer gertatzen, baina Euskaltzaindiak argi uzten ditu hainbat kontu.
  1. Aditza ez da nahi/nahiago, bazik eta nahi izan/nahiago izan. Honek zer esan nahi du? Aditzari aspektua emateko izan partikula deklinatu behar dugula.
  1. Aditz biak antzekoak dira, zuek pentsatu nahiago aditza badela nahi baina apur bat gehiago; beraz, berdin jokatzen dute, subjektu bakarra daukagunean aditza infinitiboan erabili behar dugu (nik zinemara joan nahi/nahiago dut), bi subjektu daukagunean,berriz, nominalizazioa erabili behar dugu (nik zu zinemara joaTEA(joan zaitezen) nahi/nahiago dut)
  1. Oso antzekoak badira ere, batzuetan desberdin jokatzen dute.
    1. Nahi izan aditzak singularra zein plurala onartzen du, nahiago izan aditzak, berriz, singularra.
Nik sagar bat jan nahi dut 
Nik sagarrak jan nahi ditut
Nik sagar bat jan nahiago dut
* Nik sagarrak jan nahiago ditut
Nahi izan aditzean, objektuak aditz nagusiarekin egiten du komunztadura. Nahiago izan aditzean, berriz, mendeko perpaus jokatugabea du osagarri (eta mendeko perpaus horretako aditzarena da objektua, ez aditz nagusiarena)

    1. Ezezkoetan ordena ezberdina da
Nahi izan aditzean, ezeztapena aditz nagusiarekin doa. Nahiago izan aditzean, berriz, perpaus osagarrian doa, ez nagusian.
    Ez dut egin nahi
    *Nahi ez dut egin
    Nahiago dut ez egin
    *Ez dut nahiago egin

GEHIAGO JAKITEKO

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euska batuaren eskuliburua Bilbo: Euskaltzaindia (nahi izan sarrera).
—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (444-448).
—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (137).
—(2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (343-344 eta hur.).
—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (415-417).
— (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 964-965.
—(2014). "Aditz modalak: nahi izan + behar izan", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi: nahi ezta / nahi ezik", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi izan"en eta "nahiago izan"en komunztadura", Jagonet galde-erantzunak.
—(2008). "Subjuntiboa: nahi(ago) izan, gura(go) izan, opa izan -en/-ela", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Joan daiteke, joan ahal da, *ahal da joan?", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi: nahi izanez gero / *nahiez gero, *nahi ezkero", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi izan: nahiago dut ez egin / bihar nahiago dut joan", Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (59, 214-216).
GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (64-65).
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (171).
Iturria- Euskaltzaindia

KOHESIOA

Idazlanetan hainbat puntu hartu behar dugu kontuan:
  1. Egokitasuna
  2. Koherentzia
  3. Kohesioa
  4. Aberastasuna
  5. Zuzentasuna
Kohesioari erreparatuko diogu sarrera honetan, kohesioa=batasuna,osotasuna. Baina nola lortzen da? Badaude bide asko, besteak beste, juntagailuak, alborakuntza, menderakuntza, testu antolatzaileak, lokailuak...
Zoritxarrez ikasleon artean badago mito bat oso erraz hedatu dena, lokailu eta testu antolatzaile asko erabili behar dituzuela idazlana gainditzeko. Baina ez da horrela, erabili, bai, erabili behar dira: GANORAZ!!!!



Kohesio prozedurak from sastarri
 Egilea: Sastarri

Interesgarria, ezta? Bada, orain harira! hemen daukazue teoria eta ariketak txiri-txiri egin ditzazuen.



Eta hemen hainbat lotura gehiago, ariketa amaitzen duzuenerako.
...



EUSKAL MULTIMEDIA II

Atzo euskaraz erabili dezakezuen hainbat baliabide ikusi genuen, batez ere, ikus-entzunezkoei begira. Gaur irakurmenari begirako batzuk aztertuko ditugu.
Euskal egunkari bakarra, Berria, hemen egunerokotasuna ikuspuntu serio batetik lantzen da, ez beste egunkari batzuetan bezala.
Argia oso aldizkari ona izateaz gain, gai asko jorratzen ditu. Baina, badauka "baina" bat, maila  altua dauka, eta batzuetan zail suerta dakizueke dena ulertzea.


AEK-k argitaratutako aldizkaria, AIZU, ikasle guztiok hilabetero jasotzen duzuena.
Klasiko bat, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkaria, gai zientifikoak jorratzen ditu, batzuetan zaila izan daiteke, batez ere zientzian jantzita ez bazaude, nire kasuan.

Eroski consumer Eroskik argitaratzen duen aldizkaria dugu, artikulu interesgarriak eta oso anitzak, teknologia,ekonomia, psikologia, elikadura...
Gaztezulo gazteei zuzendutako aldizkaria da, gai interesgarriak modu fresko batean kontatuta, gazteek gazteentzat egindakoa.

Administrazioak ere aldizkari bat argitaratzen du, Administrazioa euskaraz, interesgarria, baina maila altukoa. Hoberena erdikoa da, eztabaida izeneko atala, hor pil-pilean dauden gaiak jorratzen dira ikuspuntu guztietatik.

Zuzeu ere gazteentzako aldizkaria da, baina kasu honetan digitala.  Denetariko gaiak jorratzen ditu, euskara, gazteak, politika...
  
Sustatu aldizkari digitalak gai teknologikoak jorratzen ditu, irakurterraza eta interesgarria teknologia berriak maite ditugunontzat.

EUSKAL MULTIMEDIA

Koronabirusaren egun arraro hauetan badaude gauza asko egin ditzakegunak gure euskara bizirik mantentzeko. Praktikatu-koek infografia polit bat prestatu dute.


Baina horiez gain badaude beste batzuk, hemen dauzkazue Euskal Herriko irratiak online:


Baina zer gertatzen da zuzenean entzun nahi ez baduzue, bada, badaukazuela beste aukera bat: IVOOX. Hau estatu mailako euskarria da, hor irrati guztiek eskegitzen dituzte euren irratsaioak eta badaukazue nahi duzuen momentuan eta nahi duzuen tokian entzuteko aukera.


Eta amaitzeko, hemen badauzkazue pelikulak, telesailak eta dokumentalak ikusteko aukerak: 


Euskal-encodings orrialdean badaukazue material mordoa: telesailak, pelikulak,dokumentalak... Hau guztiak deskarga dezakezue eta nahi duzuenean ikusi,horretarako Mega kudeatzailea erabiltzen da.



EITB nahieran orrialdean EITBn emitituko saio guztiak, oraingoak eta aspaldikoak, dauzkazue ikusgai.







Dokumentalak baldin badituzue gogoko, Argiak badauka kanal bat dokumental interesgarriz betea.
  

Eta azkena, hamaika telebista, telebista lokala, oso interesgarria eta albiste lokalez josita.