Arazo handia daukagu aditz hauekin, kalean txarto erabiltzen dugu, eta ez da ezer gertatzen, baina Euskaltzaindiak argi uzten ditu hainbat kontu.
- Aditza ez da nahi/nahiago, bazik eta nahi izan/nahiago izan. Honek zer esan nahi du? Aditzari aspektua emateko izan partikula deklinatu behar dugula.
- Aditz biak antzekoak dira, zuek pentsatu nahiago aditza badela nahi baina apur bat gehiago; beraz, berdin jokatzen dute, subjektu bakarra daukagunean aditza infinitiboan erabili behar dugu (nik zinemara joan nahi/nahiago dut), bi subjektu daukagunean,berriz, nominalizazioa erabili behar dugu (nik zu zinemara joaTEA(joan zaitezen) nahi/nahiago dut)
- Oso antzekoak badira ere, batzuetan desberdin jokatzen dute.
- Nahi izan aditzak singularra zein plurala onartzen du, nahiago izan aditzak, berriz, singularra.
Nik sagar bat jan nahi dut
Nik sagarrak jan nahi ditut
Nik sagar bat jan nahiago dut
* Nik sagarrak jan nahiago ditut
Nahi izan aditzean, objektuak aditz nagusiarekin egiten du komunztadura. Nahiago izan aditzean, berriz, mendeko perpaus jokatugabea du osagarri (eta mendeko perpaus horretako aditzarena da objektua, ez aditz nagusiarena)
- Ezezkoetan ordena ezberdina da
Nahi izan aditzean, ezeztapena aditz nagusiarekin doa. Nahiago izan aditzean, berriz, perpaus osagarrian doa, ez nagusian.
Ez dut egin nahi
*Nahi ez dut egin
Nahiago dut ez egin
*Ez dut nahiago egin
GEHIAGO JAKITEKO
EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euska batuaren eskuliburua Bilbo: Euskaltzaindia (nahi izan sarrera).
—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (444-448).
—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (137).
—(2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (343-344 eta hur.).
—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (415-417).
— (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 964-965.
—(2014). "Aditz modalak: nahi izan + behar izan", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi: nahi ezta / nahi ezik", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi izan"en eta "nahiago izan"en komunztadura", Jagonet galde-erantzunak.
—(2008). "Subjuntiboa: nahi(ago) izan, gura(go) izan, opa izan -en/-ela", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Joan daiteke, joan ahal da, *ahal da joan?", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi, behar: nahi nuke, nahiko nuke / beharko nuke, behar izango nuke", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi: nahi izanez gero / *nahiez gero, *nahi ezkero", Jagonet galde-erantzunak.
—(2001). "Nahi izan: nahiago dut ez egin / bihar nahiago dut joan", Jagonet galde-erantzunak.
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (59, 214-216).
GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (64-65).
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (171).
Iturria- Euskaltzaindia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina