Hortaz, literatura tradizioaren bilakaera hau gogoan harturik,
leku-denborazko kasuei dagokienez, forma hauek erabakitzen ditu
Euskaltzaindiak euskara baturako (kontuan izan bata, batak eta halakoak beste hitzaren agerraldi mugatu baten eraginpean bakarrik erabiltzeko direla):
| Mugagabea | Mugatua |
|---|---|
| bat | bata |
| batek | batak |
| bati | batari |
| baten | bataren |
| batentzat | batarentzat |
| batekin | batarekin |
| batez | bataz |
| batean, baten | batean |
| bateko | bateko |
| batera | batera |
| batetik | batetik |
Hortaz, forma hauek erabakitzen ditu Euskaltzaindiak batzuk-en
deklinabideari dagokionez:
- batzuk
- batzuek
- batzuei
- batzuen (batzuengan,batzuengana, batzuengandik, batzuen baitan, e.a.)
- batzuekin
- batzuez
- batzuentzat
- batzuetan
- batzuetako
- batzuetara
- batzuetatik (-tarik)
Eta hemen esteka batzuk ariketak egin ditzazuen:

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina