Askotan, berba egiten dugunean erlatibozko esaldiak erabiltzen ditugu barra-barra, haietako batzuk zuzenak dira; beste batzuk, berriz, kalko okerrak. Askotan pentsatzen dugu zenbat eta esaldi luzeagoak ekoiztu, orduan eta hobeto egiten dugula, gure euskara aberatsagoa dela, baina usteak erdi ustel!
Egia da, gaztelaniazko esaldi luzeak euskarara itzultzea gatza da, horregatik euskaraz pentsatzen ohitu behar duzue. Ikus ditzagun adibide batzuk!
* Esan nahi duena da astebeteko epea daukagula matrikula egiteko.
Matrikula egiteko astebeteko epea daukagula esan nahi du
* Hori da gazteak kezkatzen dituena
Horrek kezkatzen ditu gazteak
- Beste aukera bat izenlagunak erabiltzea da, -EN eta -KO.
* Bilbon bizi den neska oso jatorra da
Bilboko neska oso jatorra da
- Galderetan ere askotan erlatibora jotzen dugu beste bide batzuk jorratu gabe.
* Zein da etxetik euskaltegira dagoen distantzia?
Zein distantzia dago etxetik euskaltegira?
- Askotan adjektiboak baztertzen ditugu, baina oso egokiak izan daitezke alferrikako erlatibo bat ekiditeko.
* Gela honetan badaude ikasle batzuk oso berbatiak direnak
Gela honetan ikasle batzuk oso berbatiak dira
Kaixo! Zalantzatxo bat:
ErantzunEzabatuHikaz hitz egiten denean, nola egiten da erlatiboa?
Adibidez: Hau esan duzu. Esan duzuna txarto dago. | Hau esan duk. Esan dukana txarto dago? Esan dukena txarto dago? | Hau esan dun. Esan dunana txarto dago? Esan dunena txarto dago?
Eskerrik asko :b
Kaixo.
ErantzunEzabatuNik uste dut dukana eta dunana txarto idatzitak daude nire belarriei ez zaiolako ondo ematen.