Zenbait
aditz berezik mugagabea eskatzen du. Hona hemen honela jokatzen duten
aditzik ohikoenen zerrenda.
Bihurtu
Aukeratu
Egon
Bidali
Bilakatu
Hautatu
Sartu
Kontratatu
Egin
Izendatu
Joan
Hartu
Pertsonen
egoera, lanbidea, estatusa edo maila soziala adierazteko erabiltzen
diren aditzak dira gehienak, bihurtu
eta bilakatu
aditzak izan ezik.
Ura
ardo
bihurtu
zuen
Ordezkari
aukeratu
dute
Lehendakari
izendatuko
dute
Entzule
egon
nintzen ikastaroan
Laguntzaile
hasi zen, baina gero zuzendari
jarri
zuten
Irakasle
joan
da herri txiki batera
Ez
nahastu esapide hauek –TZAT deklinabide kasuarekin antzeko esangura
duten arren, ez baitira guztiz berdinak.
Idazkari
hartu
naute (idazkari lana egiteko)
Idazkaritzat
hartu
naute (idazkaria nintzela pentsatu dute)
Zenbait
kasutan, forma mugatua zein mugagabea erabil daitezke, baina esangura
desberdinekin.
Jon
zuzendari aukeratu dute (Jon zuzendari izateko aukeratu dute)
Zuzendaria
aukeratu dute ( zuzendari bat aukeratu dute)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina