IRIZPIDEAK

Azterketa idatzietan testuak ebaluatzeko erabiltzen diren irizpideak hauxek dira: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, aberastasuna eta zuzentasuna.

EGOKITASUNA: Idazlanerako proposatu den hitz-kopurua, gaia, solaskidea (nori  zuzenduta dagoen idatzia) eta xedea (zein den idatziaren helburua) kontuan hartu dira? 

KOHERENTZIA: Ideia nagusiak, lagungarriak (bigarren mailakoak) eta xehetasunak ondo antolatuta eta bereizita daude? Ideia horiek era logikoan aurkeztu dira? Testua lehen irakurraldian ulertzen da? Ala informazio-jauziak, hutsuneak eta kontraesanak daude eta behin baino gehiagotan irakurri behar da ulertzeko?

KOHESIOA: Esaldi, paragrafo eta testu osoan, ondo lotuta daude ideiak? Ondo erabili dira testu-antolatzaileak? Eta puntuazio-sistema? Ondo egin dira ideien arteko erreferentziak eta elipsiak?

ABERASTASUNA: Hizkuntz baliabide ugari eta era askotakoak erabili dira? Esaldi landuak daude idatzian? Ideiak zehatz idatzita daude ala azaletik, sakontasunik gabe bakarrik adierazi dira? Sinonimoak eta antonimoak erabili dira ala hitzak eta egitura berberak behin eta berriro errepikatu dira? 

ZUZENTASUNA: Gramatikaren arauak errespetatzen dira testuan (ortografia, deklinabidea, aditza, sintaxia)? Gaiari buruzko lexikoa/hitzak eta moldeak zuzen erabili dira ala gaizki idatzita eta lekuz kanpo? Akats gramatikal sistematikoak (behin baino gehiagotan akats bera) egin dira?










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina