PROLATIBOA

Gaztelaniazko le han tomado por... eta honelako espresioak Euskeraz prolatiboaren bitartez adierazten da. Prolatiboa < -tzat> mugagabea da beti, eta ez du inoiz artikulurik eramaten.
Nola erabiltzen da : 1. izenari erantsia –-> gizontzat, maisutzat
                2. izenlagunari erantsia –-> ontzat, txartzat
                                3. aditz partizipioari erantsia –-> bukatutzat, ordaindutzat

Zenbait aditzek  (hartu,jo,ukan,eduki,eman,eskaini...) euren predikatu osagarria egiteko maiz erabiltzen dute –TZAT hau.
        Geure irakasletzat hartuko zaitugu
        Oparitzat erloju bat eman nion
        Emaztetzat herriko neskatxarik politena eskaini zioten
        Euskalduntzat jo nuen gizon hura hasieran

-TZAT dun osagarriak bi balio ezkutatzen du bere baitan. Adibidez:
Erregetzat hartu ninduten gizon haiek perpausak honako bi balio dituela dirudi: 

  1.  Errege izateko hartu ninduten (errege egin ninduten, alegia) 
  2. Errege nintzela uste zuten gizon haiek
Hortaz, -TZAT horrek bi balio hauek ditu nagusiki:
a. Nolabaiteko xedea edo adierazten du
b.Ustezko kutsua du
Bezala eta –TZAT
Forma jatorra –TZAT erabiltzen duena izanik ere, gero eta gehiago zabaltzen ari da BEZALA,LEGEZ,GISA eta antzeko elementuez osaturiko esapideren bat erabiltzeko joera 
–TZAT-en ordez. Horrela ez da harritzeko honako esaldiak entzutea:
        *Sorgin bezala hartu zuten
        *Opari bezala bi liburu eman nizkion

Hauen ordez askoz zuzenagoa dira beste hauek:
        *Sorgintzat hartu zuten
        *Oparitzat bi liburu eman nizkion

Hala ere, gauzak ez daude beti bahi bezain argi. Berez  BEZALA, LEGEZ,GIZA eta antzekoak erabiltzen ditugunean modua edo zergatia adierazten dugu: Jonek Pello seme(a) bezala hartu du perpausak esan nahi duena ez da Jone Pello semetzat hartu duela bere seme egiteko nolabait, baizik eta Jonek Pello.


Esteka honetan ariketatxo batzuk dauzkazue.hartu duela (etxean adibidez) semea hartuko lukeeen modu berean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina