Mintzamenean ez dago arazorik hurrengo hiru formak erabiltzen baitira:
- aurrekaldea (nongo aldea hitz batean)
- aurreko aldea (nongo aldea)
- aurrealde (atzizkiduna)
Baina forma guztiak ez dira egokiak erregistro idatzian, Euskaltzaindiak ebatzi du erabil daitezela, oraintsu arte egin den bezala, esapide osoak: aurreko alde, atzeko alde, barruko alde, gaineko alde, azpiko alde, goiko alde, beheko alde, kanpoko alde e.a., edota forma atzizkidun jatorrak: aurrealde, atzealde, barrualde, gainalde, azpialde, goialde, behealde, kanpoalde e.a.
Beraz aurrekaldea, atzekaldea,azpikaldea eta horrelakoak saihestu behar ditugu idazten dugunean.
Hona hemen esteka batzuk arau hau praktika dezazuen:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina