EUTANASIA

Azken bolada honetan berriro agertu da gai hau: EUTANASIA. Bazirudien aurreko gobernuarekin ahaztuta geneukala, baina gobernu berriak legeztatu nahi omen du. Nik argi daukat bizitza bizitza izateko duina izan behar duela, norberak aukeratu behar du noiz eta nola utzi mundu hau. Hori izango da sarrera honen ardatza.
  • Lehenengo eta behin The lady and the reaper izeneko laburmetraia ikusi eta gaiaren inguruko aldeko eta aurkako argudioak zerrendatu.

  •  Audioa entzun eta hutsuneak bete.
  • Bikoterik topatzen baduzue eztabaida dezakezue, batak aldeko jarrera har dezala eta besteak, aurkakoa.





3 iruzkin:

  1. Laburmetraia polita marrazki bizidunagatik, baina ...esan duzun bezala gaia sakona, gogorra eta...eztabaidatzeko...oso zabala da.

    ErantzunEzabatu
  2. Zoritxarrez bai, ez gai erraza, baina hor dago eta egunen batean eutsi beharko diogu seriotasunez eta zintzotasunez.

    ErantzunEzabatu
  3. Alde: Nire ustez,ondo iruditzen zait eutanasia erabiltzea, zeren eta norberak nahi duenean, mundu honetik joan ahal baita sufritu barik. Kontra: Erabaki oso gogorra izan ahal da, gaixoarentzat eta familiarentzat ere bai. Beraz,ondo pentsatu behar da, erabaki aurretik.

    ErantzunEzabatu