HABE azterketa

Gogoratu  gaur hasi dela epea HABEren azterketa egiteko matrikulaldi-epea, apirilaren 9tik-16ra arte.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Ondorengo bi baldintza hauek bete beharko ditu azterketariak B2/C1 mailako gaitasuna egiaztatzeko deialdi hauetan parte hartu ahal izateko:
  1. HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian matrikulatuta egotea, 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
  2. Azterketariak 2017ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaroetan, lau hizkuntza-trebetasunetan, B2 mailari dagokion atalasea iritsia izan beharko du euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan, 2018ko martxoaren 23rako, lehen deialdian; eta 2018ko irailaren 6rako bigarren deialdiari dagokionez. Ondorio horretarako, euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikazioan sartu dituen datuak hartuko ditu kontuan HABEk: B2 mailan B2B2 kodea.
Dena dela, euskaltegian C1 gaitasun-maila eskuratzeko matrikulatuta egon eta, ezarritako datarako dagokion maila gainditu ez duen azterketariak B2 mailako azterketara aurkezteko aukera izango du, baldin eta, aurreko puntuan adierazitako epean, gutxienez, azpimaila bat gaindituta badu eta euskaltegiak matrikulazioaren jarraipenerako Q87 aplikaziora emaitza hori sartua badu.

Bestelako betebeharrak

B2/C1 maila egiaztatzeko gaitasun-probetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:
  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

B2/C1 gaitasun-maila egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Sarbidean klik eginez, horretarako ezarritako epearen barruan. Bertan sartzeko, norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.
Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.
Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietaraDeialdia eta mailaMatrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.
Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

EGUTEGIAK

2018ko lehen deialdiko egutegia
  • Matrikula-epea: apirilaren 9-16 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 18an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 9an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 12an
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 15ean
  • Mintzameneko proba: ekainaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: uztailaren 11n

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2018ko lehen deialdia

Idazmeneko proba
  • Eguna: maiatzaren 12an
  • Ordua: B2koa 09:00 / C1ekoa:11:30
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
Mintzameneko proba (1)
  • Eguna:B2koa ekainaren 21ean, 22an ea 23an/ C1ekoa 28an, 29an eta 30ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina