Aditz trinkoa osagai bakarraz eratutako aditza da, eta unean bertan gertatzen ari dena edo ari zena adierazten du.
Ni zinemara noa ( momentu honetan).
Zuk liburu bat dakarzu ( momentu honetan).
Aditz trinkoetan informazio osoa (esanahi, pertsona, aspektua...) hitz bakar batean dago bilduta; aditz perifrastikoa ordea, bi elementuk osatzen dute: aditz nagusiak eta aditz laguntzaileak, alegia.
Ni aulkitik erori naiz ( erori aditz nagusia eta da laguntzailea).
Zuk liburu bat irakurri duzu ( irakurri aditz nagusia eta duzu laguntzailea).
Aditz trinkoa aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen da. Hala ere, gehienek forma perifrastikoa ere badaukate, bien arteko ezberdintasuna aspektua izanik.
Ni zinemara noa ( momentu honeta gertatzen da).
Ni zinemara joaten naiz ( ekintza errepikatzen da denboran).
Aditz trinkoen artean sailkapen bat egin behar dugu, alde batetik badauzkagu intrantsitiboak, eta bestetik trantsitiboak. Hauek dira erabilienak.
Intrantsitiboak: Izan, Egon, Joan, Etorri, Ibili.
Trantsitiboak: Ukan, Eduki, Ekarri, Eraman, Jakin, Esan, Erabili, Irudi, Ihardun.
Erabilienak, baina ez bakarrak. Badaude beste aditz trinko asko, kontua da gero eta gutxiago erabiltzen ditugula, eta gaur egun hirugarren pertsonak baino ez ditugula erabiltzen edota euskaran errotu dira egiturak /formulak moduan.
Etzan, Egin, Eman, Ikusi, Iraun, Erion ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina