EUTANASIA (IDAZLAN PROPOSAMENA)

Duela pare bat egun eutanasia jorratu genuen, zuetako batzuok egin beharrekoa egin duzuelakoan, aurrera egingo dugu. Idazlana egiteko ordua da, horretarako Ikasbilen dagoen idazlan-proposamen bat hartuko dugu ardatz. 

Duintasunez hiltzeko eskubidea
Idazlana egin aurretik komeni da hainbat gauza argi edukitzea,horregatik HABEko azterketa gainditzeko azken gomendioak  irakurtzea lagungarria izango zaizue.

SUBJUNTIBOA

Subjuntiboa, aditz beldurgarri hori 😀, baina egia esan ez da hainbesterako. Subjuntiboaren inguruan mito asko daude,baina guztiak ez dira egiak, azter ditzagun batzuk:
  •  Zaila da! 
Ez da egia, zaila da erabiltzen ez dena. Aditz berri bat ikasten dugunean, hasieran kostatzen zaigu, baina erabiltzearen poderioz gure lexikoan sartzen dira eta naturaltasun osoz erabiltzen ditugu.
  • Ez da erabiltzen!
Erabili erabili, erabiltzen da, kontua da jendeak errazenera jo ohi du eta nominalizazioa erabili nahiago du, baina bai kalean, bai idazlanetan erabiltzen da subjuntiboa.
ZURE ESKU DAGO  subjuntiboa erabiltzea.
  • Zertarako?
Gure hizkerari aberastasuna emateaz gain, idazlanean, irakurlea zeureganatzeko, batez ere,azken paragrafoan.


Subjuntiboa ikasteko badaude bi bide. Bata, taulak buruz ikastea; bestea, logika aplikatzea. Bai, logika! Ahaleraren formak ezagututa, subjuntiboarena oso errazak dira, baldin eta hurrengoa egiten dugun:
  1. Aditzari ahaleraren marka, -KE, kendu (izan  aditza irregularra da).
          DezaKEzu → dezazu
          DakioKE → dakio
          NazaKEte → nazate
          DiezadaKEzue →diezadazue

       2. Ahaleraren marka kenduta daukagun aditzari, subjuntiboaren marka jarri, -N.
           DezazuN
           DakioN
           NazateN
           DiezadazueN






EUTANASIA

Azken bolada honetan berriro agertu da gai hau: EUTANASIA. Bazirudien aurreko gobernuarekin ahaztuta geneukala, baina gobernu berriak legeztatu nahi omen du. Nik argi daukat bizitza bizitza izateko duina izan behar duela, norberak aukeratu behar du noiz eta nola utzi mundu hau. Hori izango da sarrera honen ardatza.
  • Lehenengo eta behin The lady and the reaper izeneko laburmetraia ikusi eta gaiaren inguruko aldeko eta aurkako argudioak zerrendatu.

  •  Audioa entzun eta hutsuneak bete.
  • Bikoterik topatzen baduzue eztabaida dezakezue, batak aldeko jarrera har dezala eta besteak, aurkakoa.





WWW.DOKUMENTALAK.COM

Dena ez da ariketen bidez ikastea, batzuetan eskura dauzkagun euskarri digitalen bidez ere ikasi dezakegu. Orain, etxean derrigor egon behar dugun garai honetan aprobetxatu dezakezue dokumental interesgarriak ikusteko. Esteka honetan www.dokumentalak.com hainbat gai jorratzen dira, trasteatu eta gehien gustatzen zaizuena ikusi eta idatzi iruzkinen bat. 
 

GUTUNETAKO FRASEOLOGIA

Askotan galdetzen duzue ea zein egitura erabili dezakezuen idazlanari ziurtasunez aurre egiteko. Kasu gehienetan ezinezkoa da eskatzen duzuena betetzea, formula magikorik ez baitago; hala ere, gutunetan hainbat egitura daude erabilgarriak izan dakizkizuenak. Hau bilduma bat besterik ez da, handik eta hemendik hartua.

Gutunetako fraseologia by Jokin Etxebarria on Scribd

NOIZ JARRI –A


Noiz demontre jarri -A?, auzi hau oso eztabaidagarria da eta ez dirudi arau zehatzik eman dezakegunik, baina bai joera nagusia. Honetan aditza dugu garrantzitsuena, berak baldintzatuko baitu osagarri predikatuak mugatua ala mugagabea izan behar duen ala ez. Beraz, aditzez aditz aztertuko dugu.


Berriro martxan!

Azken bolada honetan galtzak bete lan ibili naiz eta ezin izan dut ezer egin, denbora neukanean, gogorik ez 😇. Baina orain, zintzo-zintzo eguneratuko dut bloga.
zorroza

Aditzaren aspektua

Euskal aditza oso erraza da, gaztelaniarena baino ulergarriagoa.  Kontuan hartu behar dugu hiru aspektu bereizten dugula: orainaldia, iragana eta geroaldia. 
               Iragana: aditza+auxiliarra                                 
               Orainaldia: aditza-t(z)en+ auxiliarra 
               Geroaldia: aditza -ko/go+ auxiliarra.

1. Iragana edo lehenaldia
Iragana osatzeko aditza infinitiboan gehi auxiliarra erabili behar dugu. Gaztelaniaren preterito perfecto-aren ordainak dira.
Nik jan dut = he comido
Nik irakurri dut = he leido
Ni joan naiz = he ido
...
2. Orainaldia
Orainaldia osatzeko aditzari -t(z)en eransten diogu, gehi auxiliarra. Gaztelaniaren presente-aren ordaina da. Baina, trinkoa bada,  euskaraz bereizketa bat egiten dugu.
Ni noa = yo voy (ekintza puntuala, momentuan bertan egiten duguna)
Ni (zapaturo) joaten naiz = yo voy (errepikatzen den ekintza adierazten du, normalean adberbio batek markatzen du ohikotasuna)

Trinkoa ez bada, hots, aditz perifrastikoa bada, bereizketa hori ari izan partikularen bidez egiten dugu.
Nik irakurtzen dut = yo leo  
Ni irakurtzen ari naiz (momentu honetan)
3. Geroaldia edo etorkizuna
Geroaldia osatzeko, aditzari -ko/go eransten diogu. Gaztelaniaren futuro-aren ordaina.
Nik jango dut = comeré
Nik irakurriko dut = leeré
Ni joango naiz = iré
...

Beste sarrera batean hainbat kontutan sakonduko dugu, hots, noiz jarri behar dugu -TEN eta noiz -TZEN, noiz -KO eta noiz -GO. Horrez gain, puntualtasuna adierazteko partikula, ari izan, ere jorratuko dugu.



Aditz trinkoak

Aditz trinkoa osagai bakarraz eratutako aditza da, eta unean bertan gertatzen ari dena edo ari zena adierazten du.
     Ni zinemara noa ( momentu honetan).
     Zuk liburu bat dakarzu ( momentu honetan).

Aditz trinkoetan informazio osoa (esanahi, pertsona, aspektua...) hitz bakar batean dago bilduta; aditz perifrastikoa ordea, bi elementuk osatzen dute: aditz nagusiak eta aditz laguntzaileak, alegia.
     Ni aulkitik erori naiz ( erori aditz nagusia eta da laguntzailea).
     Zuk liburu bat irakurri duzu ( irakurri aditz nagusia eta duzu laguntzailea).

Aditz trinkoa aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen da. Hala ere, gehienek forma perifrastikoa ere badaukate, bien arteko ezberdintasuna aspektua izanik.
     Ni zinemara noa ( momentu honeta gertatzen da). 
     Ni zinemara joaten naiz ( ekintza errepikatzen da denboran).

Aditz trinkoen artean sailkapen bat egin behar dugu, alde batetik badauzkagu intrantsitiboak, eta bestetik trantsitiboak. Hauek dira erabilienak.
     Intrantsitiboak: Izan, Egon, Joan, Etorri, Ibili.
     Trantsitiboak: Ukan, Eduki, Ekarri, Eraman, Jakin, Esan, Erabili, Irudi, Ihardun.
Erabilienak, baina ez bakarrak. Badaude beste aditz trinko asko, kontua da gero eta gutxiago erabiltzen ditugula, eta gaur egun hirugarren pertsonak baino ez ditugula erabiltzen edota euskaran errotu dira egiturak /formulak  moduan.
    Etzan, Egin, Eman, Ikusi, Iraun, Erion ...