INTERNET

Internet,  tresna miragarri hori, aldi berean bizitza erraztu eta konplikatzen diguna. Guztiok dakigu erabiltzen baina oso gutxik daki deklinatzen. Argi dago hitz berria dela, mailegu bat, eta batzuetan ez dakigu zelan jokatu, horregatik, zuzenena Euskaltzaindiaren orrira jotzea izaten da, hor topatuko baitugu behar dugun informazioa (hiztegia, euskara batuaren eskuliburua, jagonet…).

Kontuan hartu behar duzue Internet hitza askotan erabiltzen dugula idazlanetan, eta gehien-gehienetan txarto, ikus dezagun zer dioen Euskaltzaindiak!   

Inguruko hizkuntza gehienetan, ohitura nagusia letra larriz hasita idaztekoa izan da. Halaxe jaso du Euskaltzaindiaren Hiztegiak ere, eta, ondorioz, kasu-markak izen berezi bati dagozkion moduan hartzen ditu: , Interneti, Internetekin, Interneten... Adibidez: Internet bidez erosi eta saldu ahal izango dira bigarren eskuko objektuak. Erantzuna Interneten aurkitu zuen. [EH]

Esan beharra dago, hala ere, ohiturak aldatzen ari direla azken urteotan. Inguruko hizkuntza askotan letra xehez ere erabiltzen da

 

KONTUAN HARTU! 

  • Izen berezitzat hartzen dugu, beraz,deklinatu behar dugu beti mugagabean.
  • Izen berezia den aldetik, letra larriz idatzi behar dugu, hala ere, letra xehez ezin da gaitzetsi.

IRIZPIDEAK

Azterketa idatzietan testuak ebaluatzeko erabiltzen diren irizpideak hauxek dira: egokitasuna, koherentzia, kohesioa, aberastasuna eta zuzentasuna.

EGOKITASUNA: Idazlanerako proposatu den hitz-kopurua, gaia, solaskidea (nori  zuzenduta dagoen idatzia) eta xedea (zein den idatziaren helburua) kontuan hartu dira? 

KOHERENTZIA: Ideia nagusiak, lagungarriak (bigarren mailakoak) eta xehetasunak ondo antolatuta eta bereizita daude? Ideia horiek era logikoan aurkeztu dira? Testua lehen irakurraldian ulertzen da? Ala informazio-jauziak, hutsuneak eta kontraesanak daude eta behin baino gehiagotan irakurri behar da ulertzeko?

KOHESIOA: Esaldi, paragrafo eta testu osoan, ondo lotuta daude ideiak? Ondo erabili dira testu-antolatzaileak? Eta puntuazio-sistema? Ondo egin dira ideien arteko erreferentziak eta elipsiak?

ABERASTASUNA: Hizkuntz baliabide ugari eta era askotakoak erabili dira? Esaldi landuak daude idatzian? Ideiak zehatz idatzita daude ala azaletik, sakontasunik gabe bakarrik adierazi dira? Sinonimoak eta antonimoak erabili dira ala hitzak eta egitura berberak behin eta berriro errepikatu dira? 

ZUZENTASUNA: Gramatikaren arauak errespetatzen dira testuan (ortografia, deklinabidea, aditza, sintaxia)? Gaiari buruzko lexikoa/hitzak eta moldeak zuzen erabili dira ala gaizki idatzita eta lekuz kanpo? Akats gramatikal sistematikoak (behin baino gehiagotan akats bera) egin dira?










HABEren AZTERKETA

Gogoratu gaur hasiko dela ikasle ofizialen matrikula epea Haberen B2 eta C1eko azterketak egiteko!

1. HABEren orrira joan, goian hasi saioa ikusiko duzue, sakatu!
2. Zuen orrian sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatuko zaizkizue, sisteman berriak bazarete, berdinak izango dira, zuen nortasun agiria letrarik gabe. Berriak ez bazarete, berriz, erabiltzailea zuen nortasun agiria letra gabe, eta pasahitza zuek aukeratu zenutena.
3. Behin sartuta, datuak bete eta ordaindu. Bi modu daude: offline (orria inprimatu eta banketxean edo kutxazainean ordaindu) eta online.


GAZTELANIAZKO SI

Hitz egiten dugunean, baita idazten dugunean ere, badaukagu hainbat akats, batzuk puntualak dira, baina beste batzuk oso errotuta dauzkagu eta ez da erraza zuzentzea, haietako bat gaztelaniazko si da. Ikus dezagun zelan itzuli dezakegun partikula hori.
  1. Baieztapena 
Etorri zara gurekin? bai.


  1. Baldintza
Ondo portatzen (baldin)bazara, opari bat erosiko dizut.
Ondo portatuz gero, opari bat erosiko dizut.
Ondo portatu ezik/ezean, ez dizut oparirik erosiko.


  1. Zehar galdera
         Ez dakit etorriko naizen.
         Ea zorte daukazuen!


  1. Kausala
                    Zergatik jo duzu zure neba? Hargatik
                    Zergatik ez duzu idazlana egin? Hargatik 
                    Ez zaitut ezagutu eta


  1. Enfasia
                    Esan nuen nik, bada!  


    NAHI ETA NAHIAGO

    Arazo handia daukagu aditz hauekin, kalean txarto erabiltzen dugu, eta ez da ezer gertatzen, baina Euskaltzaindiak argi uzten ditu hainbat kontu.
    1. Aditza ez da nahi/nahiago, bazik eta nahi izan/nahiago izan. Honek zer esan nahi du? Aditzari aspektua emateko izan partikula deklinatu behar dugula.
    1. Aditz biak antzekoak dira, zuek pentsatu nahiago aditza badela nahi baina apur bat gehiago; beraz, berdin jokatzen dute, subjektu bakarra daukagunean aditza infinitiboan erabili behar dugu (nik zinemara joan nahi/nahiago dut), bi subjektu daukagunean,berriz, nominalizazioa erabili behar dugu (nik zu zinemara joaTEA(joan zaitezen) nahi/nahiago dut)
    1. Oso antzekoak badira ere, batzuetan desberdin jokatzen dute.
      1. Nahi izan aditzak singularra zein plurala onartzen du, nahiago izan aditzak, berriz, singularra.
    Nik sagar bat jan nahi dut 
    Nik sagarrak jan nahi ditut
    Nik sagar bat jan nahiago dut
    * Nik sagarrak jan nahiago ditut
    Nahi izan aditzean, objektuak aditz nagusiarekin egiten du komunztadura. Nahiago izan aditzean, berriz, mendeko perpaus jokatugabea du osagarri (eta mendeko perpaus horretako aditzarena da objektua, ez aditz nagusiarena)

      1. Ezezkoetan ordena ezberdina da
    Nahi izan aditzean, ezeztapena aditz nagusiarekin doa. Nahiago izan aditzean, berriz, perpaus osagarrian doa, ez nagusian.
        Ez dut egin nahi
        *Nahi ez dut egin
        Nahiago dut ez egin
        *Ez dut nahiago egin

    GEHIAGO JAKITEKO

    EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Euska batuaren eskuliburua Bilbo: Euskaltzaindia (nahi izan sarrera).
    —(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (444-448).
    —(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (137).
    —(2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (343-344 eta hur.).
    —(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (415-417).
    — (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 964-965.
    —(2014). "Aditz modalak: nahi izan + behar izan", Jagonet galde-erantzunak.
    —(2001). "Nahi: nahi ezta / nahi ezik", Jagonet galde-erantzunak.
    —(2001). "Nahi izan"en eta "nahiago izan"en komunztadura", Jagonet galde-erantzunak.
    —(2008). "Subjuntiboa: nahi(ago) izan, gura(go) izan, opa izan -en/-ela", Jagonet galde-erantzunak.
    —(2001). "Joan daiteke, joan ahal da, *ahal da joan?", Jagonet galde-erantzunak.
    —(2001). "Nahi: nahi izanez gero / *nahiez gero, *nahi ezkero", Jagonet galde-erantzunak.
    —(2001). "Nahi izan: nahiago dut ez egin / bihar nahiago dut joan", Jagonet galde-erantzunak.
    PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (59, 214-216).
    GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (64-65).
    ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (171).
    Iturria- Euskaltzaindia

    ALBISTE FALTSUEN GIZARTEAN BIZI GARA

    Pandemia honetako gai bat buloak izan dira, asko eta asko izan dira whatsappen bidez jaso ditugun albiste faltsuak, batzuk sinesgarriak, beste batzuk ez. Ikasbileko ataza bat daukazue, non gaia hau jorratzen den. Amaieran badaukazue idazlana egiteko proposamen bat.
    Ataza ondo dago, baina sakontze aldera eta datuak hartze aldera, hemen dauzkazue esteka batzuk gai honen inguruan. Ideiak hartu eta nahi baduzue, besteekin partekatu , horretarako Google driveko dokumentu bat irekiko dizuet eta nahi duenak idatz dezala hor.

    Gizapedia- Albiste faltsuak
    Youtube- Nola bereiz ditzakegu egia diren albisteak eta faltsuak direnak?

    AURREMATRIKULA


    20-21 IKASTURTEKO AURREMATRIKULA (ONLINE) ZABALIK. Gaurtik aurrera hurrengo ikasturteko aurrematrikula egiteko aukera egongo da, hasteko webgunean baino ez, eta kanpainak ia bi hilabetez iraungo du, uztailaren 8ra arte, hain zuzen. Abantailak: - % 5eko deskontua. - Malgutasuna ordaintzeko, 2, 3 edo 4 epetan. - Aurtengo prezioa matenduko da. - Lehentasuna taldeak eratzeko orduan. Zalantzarik baduzu idatzi posta honetara: santutxu@aek.eus Ondo izan. SANTUTXU AEK

    EUSKAL TRIBIALA

    MODUZKO PERPAUSAK

     

    Moduzko perpausek, izenak berak aditzera ematen duenez, modua edo era adierazten dute; alegia, perpaus nagusiak adierazten duen ekintza nola edo zein modutan burutzen den. Beraz, nola? edo zelan? galderari erantzuten diote. Hona hemen moduzko egiturarik ohikoenak: 
    1. «-N BEZALA» / «-N BEZALAKO(A)» 
    2. «-N MODUAN» / «-N MODUKO(A)» 
    3. «-T(Z)EKO MODUAN» 
    4. «-NEZ» 
    5. «-N LEGEZ» 
    6. «-N ERAN» 
    7 .«-N GISAN» 
    8. «-N ANTZERA» 
    9. «-N NEURRIAN», «-N HElNEAN» 
    10. AHALA 
    11. «BA BEZALA», «BAIT -N» 
    12. Moduzko beste zenbait esapide 

    via GIPHY

    MUGAGABEA ESKATZEN DUTEN ADITZAK


    Zenbait aditz berezik mugagabea eskatzen du. Hona hemen honela jokatzen duten aditzik ohikoenen zerrenda.

    Bihurtu
    Aukeratu
    Egon
    Bidali
    Bilakatu
    Hautatu
    Sartu
    Kontratatu
    Egin
    Izendatu
    Joan
    Hartu

    Pertsonen egoera, lanbidea, estatusa edo maila soziala adierazteko erabiltzen diren aditzak dira gehienak, bihurtu eta bilakatu aditzak izan ezik.

    Ura ardo bihurtu zuen
    Ordezkari aukeratu dute
    Lehendakari izendatuko dute
    Entzule egon nintzen ikastaroan
    Laguntzaile hasi zen, baina gero zuzendari jarri zuten
    Irakasle joan da herri txiki batera

    Ez nahastu esapide hauek –TZAT deklinabide kasuarekin antzeko esangura duten arren, ez baitira guztiz berdinak.

    Idazkari hartu naute (idazkari lana egiteko)
    Idazkaritzat hartu naute (idazkaria nintzela pentsatu dute)

    Zenbait kasutan, forma mugatua zein mugagabea erabil daitezke, baina esangura desberdinekin.
    Jon zuzendari aukeratu dute (Jon zuzendari izateko aukeratu dute)
    Zuzendaria aukeratu dute ( zuzendari bat aukeratu dute)